2011. urtetik gure Alkatea izan den Loren Olivak, Etxebarriko Udalean LVP Talde Independenteko ordezkari nagusi bezala eman duen etapa legegintzaldiarekin batera bukatzea erabaki du. Hala jakinarazi zion taldeko zuzendaritzari 16 urte ondoren (4 alkate-orde bezala eta 12 alkate moduan) udaletxean gure taldeko ordezkari lanetan aritu ostean.
LVP taldetik eskerrak eman nahi dizkiogu Loreni, gure auzo-taldearen balioak defendatuz Etxebarri bezalako udalerri batean hain garrantzitsua den erantzukizunean erakutsi duen ahalegin handiagatik, konpromezu maila handiagatik eta ilusioagatik. Ez da erraza, talde independente baten ordezkari izanik, tokiko arazoei beste esparru batzuetatik konponbidea emateko norbera balioaraztea eta borrokatzea.
Gurea bezalako talde lokal eta independente batentzat oso luxu handia da Loren bezalako pertsonekin kontatu ahal izatea, “politika egiteko beste modu bat posible dela” erakusten jarraitzen baitute, duela 30 urte baino gehiago LVP sortu zenetik gurekin dagoen leloa eta Lorenek udalbatzaren buruan eman dituen 12 urte hauetan lehenengo egunean bezala indarrean mantentzen jakin izan duena.
Guzti horregatik, eta tokiko talde gisa, Loreni eskerrak eman nahi dizkiogu, eta bere agintaldia amaitu ondoren gure taldean izango duen rol berri horretan bere jakintza eta lan ona gurekin partekatzen jarraitzea espero dugu. Lorenek Etxebarriko alkate izateari utziko diolako, baina gure auzo-taldeko kide garrantzitsua izaten jarraituko bait du.
Bere aldetik ere, Lorenek “eskerrak ematen dizkie zuzendaritza eta taldeari erabaki hau errespetatzeagatik. 16 urte zail izan dira, non ziurgabetasun ekonomikoak kudeaketa baldintzatu duen eta bakoitzak bere onena eman behar izan duen ahalik eta Etxebarri onena lortu ahal izateko”.
Lorenek 4 legegintzaldi hauetan bidelagun izan dituen LVPko zinegotzi eta taldeari buruz hitz egin du, eta beti ere gure bizilagunen beharrak erdian jarrita hartutako konpromezua eta egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkie.
“Ohorea izan da maite dudan herriko alkatea izatea. Erabakia ez da erraza izan, baina etxebarritarrek hala nahiko balute, egungoa bezain baliotsua edo baliotsuagoa den pertsona talde batek Etxebarriko LVP proiektuarekin jarraitu ahal izateko baldintzak betetzen direla uste dut. Nolanahi ere, talde honetako kide sentitzen naiz, eta talde honek nirekin konta dezake, LVP bezalako proiektu bat beharrezkotzat ikusten bait dut nire herriarentzat.”
Normala den bezala, Loren %100eko konpromezuarekin eutsiko dio karguari 2023ko ekainaren bueltan “makila” entregatzen duen arte.
Eskerrik asko Loren!!! Zurekin kontatzen dugu!!.