Tag Archives: udal hauteskundeak

GURE NAGUSIEN ZAINTZA

Share

Adineko Pertsonentzako Egoitza baten eraikuntza sustatzea proposatzen dugu.

Adineko pertsonek zaintzarik onena merezi dute, eta euren beharrak asetu eta beraien bizi – kalitatea hobetzen dituzten zerbitzuak izan behar dituzte eskura.

Azkenean Amamen eta Aititeen kalean Eguneko zentrua eta autonomia sustatzeko zentrua martxan jarri da legeadi honetan. Lokal horiek, Udalak dohainik utzi dizkio horrelako zerbitzuak eskaintzeko ardura duen Foru Aldundiari.

Hurrengo legealdirako proposatzen duguna:

  • Bekosoloko parkea eta “Tu Sofa” artean dagoen lurzoruan Adineko Pertsonentzako Egoitza bat sustatu. Bere garaian ideia hau ere baloratua izan zen, eta Partaidek (Ikastolen Elkarteak) bertan egin behar zuen ikastolaren proiektua bertan behera geratuko balitz, gure taldeak bultzatuko lukeen proiektuetako bat da.

  •  Udal KARDIOBABESTUA izatearen helburua jartzen diogu gure buruari. Herrian dauden defibrilatzaileetatik aparte, Jubilatuen Etxe bietan berriak instalatzeko nahia dago. Baina instalazioaz haratago, horiek erabili ahal izateko, Jubilatuen Etxeetako kudeatzaileei eta zuzendaritza taldeei formakuntza emango zaie.

  • Mugikortasun gutxiagotua duten pertsonentzako komun irisgarriak izan ditzan, Jubilatuak Behekoa Etxeko komunak berriztatu eta bertako aretoa intsonorizatzeko egokitasuna aztertu.
  • Adineko Pertsonentzako doako Ariketa Fisikoa bultzatzeko Planarekin jarraitu; Programa hau, Osakidetza txalotua izan da eta 180 etxebarritarrek ariketa fisikoa ohikotasunean egin dezaten ahalbidetzen du.

  • Adineko pertsonentzako kirol ekimenak antolatu: kiroldegiko ekimenak, jolas osasuntsuen gaineko hitzaldi eta aholkularitza, olinpiadak…

Kulturaren sustapena

Share

Liburutegi berri bat, ikasketa gelak, euskaltegia, ludoteka eta elkarteentzako guneak “Euskaltzale plazan” dauden udal lokal berrietan egitea proposatzen dugu.

Gure taldeak UDALERRI BIZI baten aldeko apustua egiten du, non elkarteak, klubak eta bizilagunak protagonista diren. Egindako lana eta emandako erraztasunei esker, geroz eta gehiago dira konprometitzen diren eta behar berriak planteatzen dituzten elkarte eta taldeak.

Gaur egun Euskaltzaleak Plaza eraikitzen ari dira, aintzinako Metacal fabrika zegoen lurzoruan egiten ari diren etxebizitzen azkeneko fasea. Enparantza horretan guztira 1.150 m2-ko azalera duten lau lokal izango ditu Udalak.

Handitu, eguneratu eta duten irisgarritasuna hobetze aldera, ondorengo zerbitzuak enparantza horretara eramatea proposatzen dugu:

  • Liburutegia eta Ikasketa gela berriak. Bekosoloko liburutegia (orain 235 m2) enparantzara mugitzea proposatzen da. Liburutegi berria eta ikasketa gelak egoteko askoz ere irisgarriagoa eta zabalagoa den leku bat (372 m2).
  • Euskaltegia. Euskaltegia (orain 218 m2) 313 m2-tako lokal batetara mugituko litzateke, gaur egun dituen 230 ikasle baino gehiagorentzat leku gehiago, instalakuntza eguneratu eta irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko lukeena.
  • Ludoteka. Egungo espazioa (110m2) hobetzeaz gain, haundiagoa (150m2) den leku batetara mugitzea proposatzen da.
  • Elkartegunea. Ikastaro eta tailer, elkarte, klub eta entitateentzako erabilera anitzeko gelak egongo diren 313m2  

Gainera, Internet bidezko Udal Irrati kate bat martxan jartzen laguntzea proposatzen dugu.

Edozein kasutan ere, ezin dugu ahaztu, Arlo Soziokulturaletik herrian dugun agenda kultural indartsua mantendu eta hobetzea gustatuko litzaigukeela: gabonetako programa, inauteriak, kontzertuak, adin nagusiko pertsonentzako jarduerak… eta honekin lotuta ere, ekimen ezberdinen bitartez, herriko ondare kulturala, linguistikoa eta gizarte ondarea indartzen jarraitzea gustatuko litzaiguke: bisita gidatuak, topaketak, mapa eta dokumentazioaren edizioa.

Hirigintza – Begiratoki Proiektua

Share

Babes ofizialeko etxebizitza eta hirigintza arloko proiektu haundi bezala, Begiratoki Proiektuaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.

San Antonioko auzoan hobekuntza argi bat suposatzen duen proiektu honek geldiune bat jasan du promotorearen heriotza dela eta.

Haren oinordekoak gure herrira beherago aipatzen diren abantailak ekarriko dituen promozio hau saltzeko prozesuan daude:

  • 160 Etxebizitzen eraikuntza: alokairurako 20, babes ofizialeko 60, 40 tasatuak eta beste 40 libreak (gutxi gorabeherako zenbakiak). Alokairuzko etxebizitzei dagokienez, Udalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatu behar duen hitzarmenaren zirriborro bat badu dagoeneko.
  • Udalerriko eremu horretan gune nagusia bihurtuko den eta merkataritzarako lokalak dituen arkupedun enparantza.
  • Institutuaren gainetik eta Santa Marina kaleko goialdean aparkaleku eremu berria.

Gainera, ondorengo hirigintza hobekuntzak aurrera eramateko konpromezua hartzen dugu:

  • Egetiaga Uribarri kalea berrurbanizatu, irisgarritasuna eta San Estebango merkataritza eta ostalaritza gune hau hobetzeko asmoz.
  • Santa Marina kaleko obrak bukatu, %50ean eginda dagoen proiektu honek kale horren behe aldean hobekuntza nabarmena suposatzen du.
  • San Antonio Etorbideko 1-13 (bakoitiak) atarietarako sarbideen berrurbanizazioa, eta Etorbidea berak Marivi Iturbe kalearekin duen komunikazioa hobetu.
  • Santa Marina kaleko 3tik 11ra bitarteko atarien patioak hobetu.
  • Galizia eta Nafarroa kaleen inguruan aparkaleku gehiago sortzearen aukera aztertu.

Bestaldetik, ezin dugu denbora gehiago pasatzen utzi, eta N-634aren lurperatzea behingoz egiteko garaia badela uste dugu; horregatik, oinezko eta bizikleta bidezko komunikazioa hobetzen duen pasabide estalia duen proposamena kontutan hartzen duen N-634 errepidearen lurperatze obren hasieragatik galdegingo diogu Foru Aldundiari.

DCIM100MEDIADJI_0014.JPG

Kanpoko zelaia estaliz eta igerileku berri batekin udal kiroldegia handituko dugu

Share

Kirol jarduera eta oinarrizko kirolaren aldeko apustua oso argia da. Jardueratan parte hartzen dutenak eta kirola egiten animatzen direnak gero eta gehiago dira.

Kluben, kirol ekintzen eta erabiltzaileen kirol beharrei erantzuna eman ahal izateko, Udal Kiroldegiko kanpoko zelaia estaltzea proposatzen dugu. Ekimen askotarako erabilera anitzeko espazio bezala balio izango du gainera.

Bestalde, udako hilabeteei begira, herritarren eskakizunari aurre egin ahal izateko helduentzako kanpo igerileku bat egitea proposatzen da. Aintzinako udal igerilekurako sarreraren aurrean eraikitzea da asmoa, umeentzako igerilekuaren ondoan; gainera, umeentzako igerilekuan ur-jolasak jarriko dira. Eraikinaren ondoan eraikitzeak, etorkizunean nolabaiteko kendu eta jarri daitekeen estalpea instalatzea ahalbidetzen du, horrela neguan ere erabilgarria izan dadin.

Kirolarekin zerikusia duten beste ekimen batzuk futbol zelaiarekin loturikoak dira, bertan, instalazio hau erabiltzen duten pertsona guztientzako lekua egon dadin, aldagela berri bi eraikiko bait dira.

Eta gainera…

  • Etxebarri Marxan lanarekin jarraitu. Pertsona guztiek beren osasuna hobetzeko nolabaiteko jarduera fisikoa egin dezaten helburu nagusitzat duen lan taldea.
  • Mugimendu gutxi duten pertsonentzako, Aktibitate Fisiko Osasuntsua sustatzen duen Orientazio Zerbitzuarekin jarraitu.
  • Bizikletentzako udal garbitoki bat prestatu
  • Etxebarriko Senior eta Beteranoen Futbol Selekzioei ematen zaien babesarekin jarraitu, eta Gazte eta Emakumezkoen Selekzioei eman ere bai.
  • Pilota Batzordearekin koordinatuta Pilota Jaialdiekin jarraitu
  • Etxebarritarrentzat erreferentziazko ekimenak diren eta gure udalerria “Kirol Mapan” jartzen duten“ Herri-Krosa, X TREME, Etxebarri Raid… lasterketak finkatu.

Gure taldea dagokion publizitate-espaziotik %20a utzi egiten du.

Share

Udalak alderdi politikoek erabiltzeko jartzen dituen publizitate espaziorako panelak, azkeneko udal hauteskundeen araberako banaketa nolakoa izan behar duen markatzen du Hauteskunde Legeak.

Etxebarriren kasuan panel bakoitzaren %70a dagokio LVP-ri, %10a EH Bilduri, beste %10a EAJ-PNV-ri, %6 PSE-EE eta %2a PP-ri

Gure taldeak, dagokion espazioaren zati bat beste alderdiek erabili dezaten uztea erabaki du, horrela hauteskunde espazio hauek modu egokian erabiliak izan daitezen errazteko.

Gainera, oraingoan, Udal, Foru eta Europar hauteskundeetan bozkatu behar da, eta honek parte-hartzen duten alderdi kopurua handitu egingo du, eta beraz publizitatea ere bai.

Honekin lotuta, baimendu gabeko beste espazio publikoak hauteskunde publizitatearentzako erabiliak izan ez daitezen eskatzen dugu, hala nola erabilera publikoko panelak, hiri-altzariak, hormak…

Hau guztia, datorren maiatzaren 26an etxebarritarrak askatasunez eta arduraz bozkatu dezaten errazteko.