Hirigintza – Begiratoki Proiektua

Babes ofizialeko etxebizitza eta hirigintza arloko proiektu haundi bezala, Begiratoki Proiektuaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.

San Antonioko auzoan hobekuntza argi bat suposatzen duen proiektu honek geldiune bat jasan du promotorearen heriotza dela eta.

Haren oinordekoak gure herrira beherago aipatzen diren abantailak ekarriko dituen promozio hau saltzeko prozesuan daude:

  • 160 Etxebizitzen eraikuntza: alokairurako 20, babes ofizialeko 60, 40 tasatuak eta beste 40 libreak (gutxi gorabeherako zenbakiak). Alokairuzko etxebizitzei dagokienez, Udalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatu behar duen hitzarmenaren zirriborro bat badu dagoeneko.
  • Udalerriko eremu horretan gune nagusia bihurtuko den eta merkataritzarako lokalak dituen arkupedun enparantza.
  • Institutuaren gainetik eta Santa Marina kaleko goialdean aparkaleku eremu berria.

Gainera, ondorengo hirigintza hobekuntzak aurrera eramateko konpromezua hartzen dugu:

  • Egetiaga Uribarri kalea berrurbanizatu, irisgarritasuna eta San Estebango merkataritza eta ostalaritza gune hau hobetzeko asmoz.
  • Santa Marina kaleko obrak bukatu, %50ean eginda dagoen proiektu honek kale horren behe aldean hobekuntza nabarmena suposatzen du.
  • San Antonio Etorbideko 1-13 (bakoitiak) atarietarako sarbideen berrurbanizazioa, eta Etorbidea berak Marivi Iturbe kalearekin duen komunikazioa hobetu.
  • Santa Marina kaleko 3tik 11ra bitarteko atarien patioak hobetu.
  • Galizia eta Nafarroa kaleen inguruan aparkaleku gehiago sortzearen aukera aztertu.

Bestaldetik, ezin dugu denbora gehiago pasatzen utzi, eta N-634aren lurperatzea behingoz egiteko garaia badela uste dugu; horregatik, oinezko eta bizikleta bidezko komunikazioa hobetzen duen pasabide estalia duen proposamena kontutan hartzen duen N-634 errepidearen lurperatze obren hasieragatik galdegingo diogu Foru Aldundiari.

DCIM100MEDIADJI_0014.JPG

Esta entrada ha sido publicada en Prensa · Prentsa, Proyectos · Proiektuak y etiquetada como , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *