Kulturaren sustapena

Liburutegi berri bat, ikasketa gelak, euskaltegia, ludoteka eta elkarteentzako guneak “Euskaltzale plazan” dauden udal lokal berrietan egitea proposatzen dugu.

Gure taldeak UDALERRI BIZI baten aldeko apustua egiten du, non elkarteak, klubak eta bizilagunak protagonista diren. Egindako lana eta emandako erraztasunei esker, geroz eta gehiago dira konprometitzen diren eta behar berriak planteatzen dituzten elkarte eta taldeak.

Gaur egun Euskaltzaleak Plaza eraikitzen ari dira, aintzinako Metacal fabrika zegoen lurzoruan egiten ari diren etxebizitzen azkeneko fasea. Enparantza horretan guztira 1.150 m2-ko azalera duten lau lokal izango ditu Udalak.

Handitu, eguneratu eta duten irisgarritasuna hobetze aldera, ondorengo zerbitzuak enparantza horretara eramatea proposatzen dugu:

  • Liburutegia eta Ikasketa gela berriak. Bekosoloko liburutegia (orain 235 m2) enparantzara mugitzea proposatzen da. Liburutegi berria eta ikasketa gelak egoteko askoz ere irisgarriagoa eta zabalagoa den leku bat (372 m2).
  • Euskaltegia. Euskaltegia (orain 218 m2) 313 m2-tako lokal batetara mugituko litzateke, gaur egun dituen 230 ikasle baino gehiagorentzat leku gehiago, instalakuntza eguneratu eta irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko lukeena.
  • Ludoteka. Egungo espazioa (110m2) hobetzeaz gain, haundiagoa (150m2) den leku batetara mugitzea proposatzen da.
  • Elkartegunea. Ikastaro eta tailer, elkarte, klub eta entitateentzako erabilera anitzeko gelak egongo diren 313m2  

Gainera, Internet bidezko Udal Irrati kate bat martxan jartzen laguntzea proposatzen dugu.

Edozein kasutan ere, ezin dugu ahaztu, Arlo Soziokulturaletik herrian dugun agenda kultural indartsua mantendu eta hobetzea gustatuko litzaigukeela: gabonetako programa, inauteriak, kontzertuak, adin nagusiko pertsonentzako jarduerak… eta honekin lotuta ere, ekimen ezberdinen bitartez, herriko ondare kulturala, linguistikoa eta gizarte ondarea indartzen jarraitzea gustatuko litzaiguke: bisita gidatuak, topaketak, mapa eta dokumentazioaren edizioa.

Esta entrada ha sido publicada en Prensa · Prentsa, Proyectos · Proiektuak y etiquetada como , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *