Kirol jarduera eta oinarrizko kirolaren aldeko apustua oso argia da. Jardueratan parte hartzen dutenak eta kirola egiten animatzen direnak gero eta gehiago dira.
Kluben, kirol ekintzen eta erabiltzaileen kirol beharrei erantzuna eman ahal izateko, Udal Kiroldegiko kanpoko zelaia estaltzea proposatzen dugu. Ekimen askotarako erabilera anitzeko espazio bezala balio izango du gainera.
Bestalde, udako hilabeteei begira, herritarren eskakizunari aurre egin ahal izateko helduentzako kanpo igerileku bat egitea proposatzen da. Aintzinako udal igerilekurako sarreraren aurrean eraikitzea da asmoa, umeentzako igerilekuaren ondoan; gainera, umeentzako igerilekuan ur-jolasak jarriko dira. Eraikinaren ondoan eraikitzeak, etorkizunean nolabaiteko kendu eta jarri daitekeen estalpea instalatzea ahalbidetzen du, horrela neguan ere erabilgarria izan dadin.
Kirolarekin zerikusia duten beste ekimen batzuk futbol zelaiarekin loturikoak dira, bertan, instalazio hau erabiltzen duten pertsona guztientzako lekua egon dadin, aldagela berri bi eraikiko bait dira.
Eta gainera…
- Etxebarri Marxan lanarekin jarraitu. Pertsona guztiek beren osasuna hobetzeko nolabaiteko jarduera fisikoa egin dezaten helburu nagusitzat duen lan taldea.
- Mugimendu gutxi duten pertsonentzako, Aktibitate Fisiko Osasuntsua sustatzen duen Orientazio Zerbitzuarekin jarraitu.
- Bizikletentzako udal garbitoki bat prestatu
- Etxebarriko Senior eta Beteranoen Futbol Selekzioei ematen zaien babesarekin jarraitu, eta Gazte eta Emakumezkoen Selekzioei eman ere bai.
- Pilota Batzordearekin koordinatuta Pilota Jaialdiekin jarraitu
- Etxebarritarrentzat erreferentziazko ekimenak diren eta gure udalerria “Kirol Mapan” jartzen duten“ Herri-Krosa, X– TREME, Etxebarri Raid… lasterketak finkatu.