«La Voz del Pueblo»-n egunero lantzen dugu herritarren parte hartzea, Etxebarri hobetzen jarraitzeko helburu bakarrarekin, arlo ezberdinetan lan egiten duen persona talde zabal baten bidez. Lan horren ondorioz, Udaletxean ditugun gure ordezkarien bidez asko dira proposatzen eta aurrera ateratzen diren ekimenak.
Une honetan, eta 2023-2027 legealdiari begira, Etxebarritar guztiek gure lan-proposamena egiten laguntzea nahi dugu, eta, horregatik, oso modu errazean lankidetzan aritzera animatzen dugu:
Egun hauetan, proposamen batzuk eta koadro bat dituen diptiko bat postontziratu da etxebarritarrek beren ideiak bidal ditzaten. Posta arruntez, bertan adierazitako posta-frankeora, itzuli besterik ez dute egin behar.
Online ere bai, honako esteka honetan parte hartzeko formulariora sartuta:
https://forms.gle/sbZda7XkUkagU4fm7
Gainera, ideia horiei buruz hitz egin ahal izango da LVPko arduradunekin, honako egun hauetan egingo diren bi batzar irekietan:
- Urtarrilaren 23an, LVPren egoitzan (Andaluzia kalea 35), 19: 00etatik 20: 00etara.
- Urtarrilaren 25ean CIMEn 19: 00etatik 20: 00etara.
Inkesta www.lvpetxebarri.org blogean egongo da eskuragarri, eta proposamenak hurrengo bideetatik ere bidali daitezke:
- Posta elektronikoa: info@lvpetxebarri.org
- WhatsAppa edo zuzenean telefonoz: 665 408 727
- Sare sozialak: Twitter – @LVPEtxebarri / Facebook – La Voz del Pueblo (LVP) Etxebarri eta instagram @lvpetxebarri bitartez
LVP taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu etxebarritarrei, emandako laguntzagatik eta parte hartzeagatik, eta dei egiten diegu lantaldeetara batu daitezen, guztion artean ahalik eta Etxebarri onena lor dezagun.