Udalak udalerrirako sarbidetako kamerak aktibatzen ditu, 3. lineako igogailuaren tarteko bidean eta Udaltzaingoarentzako kontrol-zentro bat jartzen du martxan udalerriko kamera guztietan.

24. konpromisoa. Udalerriko sarrera/irteeretan trafiko kamarak instalatzea eta kukullagako igogailuaren erdibideko geltokian, igogailuetan eta arrapala mekanikoetan zaintza kameren instalazio proiektua bukatu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren baimena jaso ondoren, Udalak abian jarri du zaintza eta segurtasuna hobetzeko proiektua, trafiko-kamerak eta bideozaintza-kamerak erabilita.

Proiektu honen helburua da bide-segurtasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzea, eta inbertsio handia eragin duten instalazioetan ekintza bandalikoak eta gizalegerik gabekoak kontrolatzea. Horrek Udaltzaingoaren lana hobetuko eta erraztuko du. Udaltzaingoak kontrol-zentro bat izango du, eta bertan, kamera berriez gain, udalerrian daudenak konektatuko dira.

Alde batetik, 6 kamera jarri dira udalerriko sarbideetan ibilgailuen kontrola hobetzeko: N-634 errepidea (San Antonio hiribidea eta San Esteban hiribidea), Lezama Legizamon eta Boquete errepidea, Santa Marina kaleko biribilgunea eta hilerriko sarrera.

Kamera horiek matrikula-detekzioa dute, eta, beraz, segurtasunaren ikuspegitik oso datu interesgarriak eman ditzakete; izan ere, susmagarriak izan daitezkeen ibilgailuak, lapurtu direnak edo beste edozein arrazoirengatik bilatzen direnak aurkitzen lagunduko dute. Gainera, trafikoarekin lotutako datuak lortzeko balioko dute: zenbaketa, puntako orduak, trafikoaren saturazioa…

Bestalde, segurtasuna bermatzeko eta pertsonei eta ondasun publikoei eragindako kalteak prebenitzeko, Udalak 6 bideozaintza-kamera berri jarri ditu, udalak arrapala mekanikoetan eta Lezama Legizamon igogailuetan zituen 9 kamerei gehituta.

Instalatutako kamera berriak infragorriak dira, mugimendua eta argia detektatzen dituzte eta bandalismoaren aurkakoak dira, eta bi puntu zehatzetan kokatzen dira:

  • 5 kamerak, 3. lineako igogailuaren tarteko geralekuarekin lotzeko bidean, Euskal Herria kalearekin duen loturan. Aurpegia ezagutzeko eta oso argitasun txikiko baldintzetan ikusteko gaitasuna dute.
  • Kontrol-kamera 1 ibilgailuen udal-biltegian.

Guztira 21 kamera izango dira eta Udaltzaingoaren komisarian prestatutako Kontrol Zentroan sartuko dira. Udaltzaingoarentzako baliabide berri honek agenteen egutegian eta koadranteetan aldaketa ekarriko du; izan ere, udal bulegoetan presentzia handituko du zaintza egiten ari diren patruilei lagunduz eta herritarrentzako zerbitzua hobetuz.

Esta entrada fue publicada en Proyectos · Proiektuak, Realizados · Eginak, Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *