Hasieratik jakinarazi dizugu, Etxebarrin zuk erabakitzen duzu.
Hurrengo 4 urteetan gure lan plana definitu ahal izateko proposamenen bilketan parte-hartzera gonbidatu zintugun duela hilabete batzuk. 200 pertsona baino gehiagok eman zituzten ideiak eta proposatzen genituen proiektuen artean lehentasunak markatu ere bai. Jasotako datuen arabera, Etxebarritarren lehentasunak ondorengoak dira: “Pertsona helduentzako igerileku bat” izatea, N-634-aren lurperatzea, “Gune Soziokultural” bat eta “Merkataritza eta enpresa txikia” aktibatzea.
Ekimen hauek, eta jasotako proposamen asko ere, kontutan hartuak izan dira dokumentu honetan aurkezten dizugun Lanerako Plan hau definitzerako garaian.
HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
Santa Marina Kaleko iparraldean Begiratoki Proiektua.
San Antonioko auzoan hobekuntza argi bat suposatzen duen proiektu honek geldiune bat jasan du promotorearen heriotza dela eta. Haren oinordekoak gure herrira beherago aipatzen diren abantailak ekarriko dituen promozio hau saltzeko prozesuan daude:
– 160 Etxebizitzen eraikuntza: alokairurako 20, babes ofizialeko 60, 40 tasatuak eta beste 40 libreak (gutxi gorabeherako zenbakiak). Alokairuzko etxebizitzei dagokienez, Udalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatu behar duen hitzarmenaren zirriborro bat badu dagoeneko.
– Udalerriko eremu horretan gune nagusia bihurtuko den eta merkataritzarako lokalak dituen arkupedun enparantza.
– Institutuaren gainetik eta Santa Marina kaleko goialdean aparkaleku eremu berria.
– Egetiaga Uribarri kalea berrurbanizatuko dugu, irisgarritasuna eta merkataritza eta ostalaritza gune hau hobetzeko asmoz. Azken legealdi honetan hasi den prozesua.
GARRAIOA, IRISGARRITASUNA ETA MUGIKORTASUNA
Bizilagunen komunitateek euren sarrerak egokitzeko erraztasunak izan ditzaten, udalerriko atari guztietara era irisgarri batean iritsi ahal izatearen helburua jartzen diogu gure buruari. Horretarako ondorengo esku-hartzeak proposatzen dira:
Udaletxeko enparantza San Esteban Etorbidearekin era egoki batean konektatzeko Santa Ana kalearen irisgarritasuna hobetu.
Nafarroa kaleko irisgarritasunaren hobekuntza proiektua burutzea. Proiektu horretan igogailu bat instalatzea proposatzen da.
Lezama Legizamon kalearen atzealdean dauden eskaileren alboan igogailu bat instalatzea.
Galizia kaleko 1-3-5 atarien irisgarritasuna hobetu.
KIROLAK
Kluben, kirol ekintzen eta erabiltzaileen kirol beharrei erantzuna eman ahal izateko, Udal Kiroldegiko kanpoko zelaia estaliko dugu. Erabilera anitzeko espazio bezala ekimen askotarako balio izango du gainera.
Udako ur eskaintza hobetuko dugu, pertsona helduentzako igerileku bat eginez, eta umeentzat dagoena urjolasekin hobetuz.
Instalazioa erabiltzen duen hainbeste pertsona sartzea ahalbidetzeko Futbol Zelaian bi aldagela berri eraikiko ditugu.
ADINEKO PERTSONAK
Bekosolo Parkearen ondoan dagoen lur sailean adineko pertsonentzako egoitza baten eraikitzea sustatu.
Jubilatuak Behekoa Etxean komun irisgarriak egin eta aretoa intsonorizatzeko egokitasuna aztertu.
EMPLEGUA
Gure udalerriko langabezia tasa %13,8ko zen 2015ko apirilean, gaur egun %9,5koa da, Bizkaiko batezbestekoa %12koa den bitartean. Datu onak, baina guardia jaisten utzi behar ez digutenak
“Gazteak eta Enpresa” deituriko plan zehatz bat garatu: lanpostuen arteko eskaintza eta eskaria elkartu, irteera profesionalei buruzko informazioa, etxebarriko enpresetara gazteen bisitak eta alderantziz, kultura ekintzailea eta autoenplegua sustatu, formakuntza utzi eta lanik ez duten gazteei zuzendutako programa zehatzak garatu…
45 urte baino gehiago duten emakumeen artean enplegagarritasuna hobetzeko ekintza zehatzak egin.
Enpresak langabetuak kontratatzera behartzen dituzten gizarte klausulak jartzen jarraituko dugu Udal kontratuetan.