Arrapala mekanikoen martxan jartzea.

Jarrita daude martxan Andaluzia kaleko arrapala estaliak. Etxebarrirentzako egun garrantzitsua da, goiko aldetik mugitzea askoz errazagoa izango baita hemendik aurrera.

Proiektu hori bat dator Tokiko Agenda 21 proiektuaren edukiarekin. 3. Ildo estrategikoaren barruan hauxe dago jasota: herritarren beharrizanak beteko dituen mugikortasun eraginkorra, lehiakorra, bidezkoa, osasungarria eta segurua garatzea”.   Helburu hori 3.3.4. ekintzan zehazten da: “Andaluzia kalean arrapala mekanikoak jartzeko proiektua idatzi eta eraikuntza lana egitea”. Inguru horretako oinezkoentzako mugigarritasun arazo nabariari irtenbidea emateko proposamena izan da.

San Antonio auzoko ardatz nagusian egin den esku-hartze hori bat dator 3. Linearen igogailua eraikitzearekin ere. Igogailu horrek auzoa lotuko du Metro Bilbao eta Euskotrenen geltokiekin, eta gainera, toki mailako mugigarritasuna hobetuko da, gure udalerriko hiru gune jendetsuenak lotuz.

Azpiegitura horrek bizitegi eta zerbitzu eremuko oinezkoentzako komunikazioa hobetuko du (dendak, ostalaritza, kultur etxea, jubilatuen etxea, haurtzaindegia, liburutegia, ikastetxea, institutua…).   Gainera, eremu horretan daude herriko pertsona nagusienak.

minifoto4

Lanek 14 hilabete iraun dute eta Andaluzia kalea osorik eraberritu behar izan da. Honako lanak burutu dira:

  • Mariví Iturbe eta Extremadura kaleak Santa Marina kalearekin lotzen dituzten arrapala mekaniko estalien 5 tarte instalatu dira.
  • Andaluzia kaleko auzokideen erkidegoetako zenbaki bakoitietarako konexioak, eskailerak eta espaloiak berriztatzea, irisgarritasun irizpideak kontuan hartuta.
  • Bidea zabaltzea zirkulazioaren bi noranzkoetara egokitzeko eta 3 pasabide altu jartzea Gaztela, Asturias eta Extremadura kaleetan bide-segurtasuna hobetu eta oinezkoen igarotzea errazteko.
  • Argiteria publikoa eta arrapalena osorik berriztatzea. Led motako argiak dituzte, aurrezte energetikoaren zuzentarau berrien arabera.
  • Zenbaki pareen aldeko espaloiak handitu eta egokitzea irisgarritasun baldintzen arabera, Extremadura kaletik Santa Marina kalera arte.
  • Andaluzia kalean zehar doan ur edangarria hornitzeko hodi nagusia egokitzea.
  • Arrapalek, gainera, bide-zaintzarako kamara sistema bat dute, Datu Pertsonalak babesteko Legeari egokituta.

Printzipioz, ordutegia 07:30etik 23:00etara bitartekoa izango da, egunero. Ordutegi hori erabileren arabera egokitzeko aukera egongo da.

Arrapala mekanikoek asko hobetuko dute herritarren bizi-kalitatea, bereziki San Antonio auzoko bizilagunena. Bestalde, haiek izan dira egin beharreko obrek eragindako eragozpenak jasan dituztenak.

Esan beharra dago ere, arrapalak erabilera egiketzeko epean daudela. Epe hau, aste batzuk iraun daiteke. Ala ere, arrapala mekanikoak arruntasunez erabili dezakegu orain.

 

Loren Oliva, gure alkatearen prentsaurrekoa eta aurkezpen egunaren bideoa.

 

Esta entrada ha sido publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak, Vive ETXEBARRI Bizi y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *