Genero Berdintasuneko Plana bazegoen ere, plan honen garapenerako baliabide gehiago jarri beharra zegoen. Zentzu honetan, planaren dinamizazioa pertsona espezializatu batez hornitu beharra zegoen, bai udalaren barruan zein gizarte eremuan garatu ahal izateko.
Hau honela, Udalak kontratazio-prozesua baian jarri zuen eta adjudikazioduna AZ Participacion enpresa izan da ,enpresa honek esperientzia zabala du berdintasun politiketan baita gizarte parte-hartzean ere.
Zerbitzu-ematea astelehenetik ostiralera burutuko da, astean 20 orduz. Zerbitzu hau Etxebarriko Udalaren I. Berdintasun Plana garatzeko helburuarekin sortu da ,honenbestez, Udal barneko gaiak zein elkartegintzari lotutakoak landuko dira , baita udalerrikoak orokorrean ere. Hau guztia beharrezkotzat jotzen da genero berdintasunerako politikak garatzeko unean.
Aipatutako zerbitzua herritarrei irekita egongo da eta modu batean edo bestean berdintasun politikekin inplikatuta eta sentsibilizatuta sentitzen diren pertsona zein entitate guztiak batu eta sustatu nahi ditu.
Era honetan, gure taldeak genero berdintasuna sustatzen lagundu nahi du eremu guztietan eta udal mailan fase berria jarri nahi da martxan.