10. Konpromisoa. Jasangarritasun irizpideei jarraiki, Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra garatzea.
Etxebarriko Udalak Arau Subsidiarioen berraztertze eta Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren erredakzio lanen kontratazio prozesua martxan jarri du.
Kontratuaren xedea, Etxebarri udalerriaren hirigintza-antolamendu osoa (lurraldearen hedadura 3,26 km2) egungo gizarte, ekonomia, kultur eta hirigintza egoerari egokitutako plangintza orokor bat herriari ematea da.
Planaren erredakzioa eta onartze faseen ulermen egoki bat ahalbidetu asmoz herritarrei, saio parte-hartzaileak burutuko dira non erredakzio taldeak aurkezpenerako beharrezkoak diren agiriak prestatuko dituen.
Hirigintza-antolamendu orokorraz gain, beste batzuen artean, irizpide hauek izan beharko ditu kontuan: ingurumena, aldaketa klimatikoa, osasuna, kutsadura-akustikoa. Hortaz gain beste gai hauek ere jasoko dira: lurzoru kutsatuak baldin badaude, mugikortasuna, irisgarritasuna, dibertsitatea, inklusibitatea, uholde-arriskuak eta zortasun aeronautikoak.
Udal hirigintzak genero ikuspegiaren eta gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasun printzipioen inguruko azterketa bat ere jaso behar du.
Planaren agiri guztiak, bere fase desberdinetan, euskaraz eta gaztelaniaz erredaktatu beharko dira. Halaber, Udalak zehaztutako informatika-formatuan, fase guztien gaineko kopia ahalbidetuko da.
Proiektuaren aurrekontua guztira 255.000 eurokoa (BEZ barne) da. Kopurua hau 3 urteko epean ordainduko da, eta horretarako beharrezko konpromiso guztiak zehaztu dira 2020 eta 2021 urteei dagokienez.