Abian da Barandiaraneko Kukullaga Haur Hezkuntzako Ikastetxeko estalpea instalatzeko proiektuaren kontratazioa, espazio hau eskolaz kanpoko ordutegian jolasgune estali gisa erabiliko da.

49. konpromisoa. Kukullaga-Barandiaranen eraikin nagusia eta moduluen arteko ibilbidea estaliko dugu, baita patioaren zati bat estaltzea aztertu ere.

Barandiaraneko Kukullaga Haur Hezkuntzako Ikastetxean  estalpea instalatzea legegintzaldi planean jasotako proiektua da eta   abenduan onartuta dagoen 2019ko Aurrekontuan jasoa.

Udal Bulego Teknikoak abian jarri du estalpe berria instalatzeko proiektuaren kontratazioa, ondoren esleituko diren lanen aurreko urratsa da hau, izan ere lanak udako hilebeteetan burutuko dira  ikasturte berriaren hasieran dena prest egon dadin.

Neurri honen bitartez  asmoa da Barandiaran Haur Hezkuntzako ikastetxeko ikaslegoari zuzendutako erabilera libreko espazioak hobetzea. Zentro honetako gune estalien hobekuntzarako 2.fasea litzateke hau, izan ere 2016ko irailean ikastetxe hau osatzen duten hiru eraikinen komunikazioa errazten zuen estalpea estreinatu zen (gelak, jantokia eta gimnasioa).

Ekimen honek Kukullaga Ikastetxea osatzen duten 3 eraikinen  jolas zein kirol azpiegiturak borobiltzen ditu, urteotan ikastetxeko zuzendaritzarekin eta ELKAR IGErekin hartutako konpromisoei erantzuna emanez.

Horretaz gain, lan hauek behin bukatuta espazio hau ESPAZIO ESTALIEN proiektuan txertatuko da, izan ere eskolaz kanpoko ordutegian erabiltzeko aukera emango du,  udalerrian laugarren jolasgunea ahalbidetuz ( lehendik dauden San Antonio Haur Hezkuntzakoak, Kukullaga parkekoak eta Ametzola parkekoak kontuan harturik). Instalazio estaliak erabiltzea errazten duen proiektu honen baitan frontoia eta Kukullaga Ikastetxeko jolastokiak  ere badaude.

Garrantzitusa da gogoan izatea hau INBERTSIOA dela eta honenbestez  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokiola honen ardura, interbentzio honen kostua bere gain hartzeari uko egin badio ere. Udalak  interbentzio osoaren %60 ko laguntza jaso ahal izango du gehienez ere gai honi dagokion diru-laguntza deialdiaren bitartez.

Aurrekontu osoaren kostua, proiektuaren garapena eta estalpearen instalazioa barne, 175.000 € koa da ( BEZ barne).

Esta entrada ha sido publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak, Vive ETXEBARRI Bizi y etiquetada como , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *