Etxebarriko Institutuaren eraikin berria eraikitzea ahalbidetuko duen plangintzaren aldaketa onartu da.

60. Konpromisoa. Etxebarriko BHI hartuko duen eraikin berriaren definizioan eta martxa jartzean Eusko Jaurlaritza, Institutuko zuzendaritza eta Bidea Sortzen IGErekin elkarlanean aritu.

Azken osoko bilkuran, LVP, EAJ-PNV eta PSOEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, behin betiko onartu zen Etxebarri BHIk okupatutako lurzatiari buruzko arau subsidiarioen aldaketa.

Etxebarriko egungo institutua hartzen duen eraikina aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Udalari, ikastetxeko zuzendaritzari eta Bidea Sortzen IGEri jakinarazi zien eraikin berri bat egin behar zela DBHko eta Batxilergoko ikasleen beharrak asetzeko.

Gaur egungo Institutuak hartzen duen partzela berean eraikin berri bat egitea da asmoa. Horretarako, Udalak arauak aldatu behar izan zituen, behar besteko eraikigarritasuna izango duen  eraikina zentro berriaren beharretara egokituta.

Helburu hau kontuan izanik, Udalak arau subsidiarioen aldaketa puntualari ekin zion 2019ko martxoan. Joan den hilean, urtebetez hainbat izapide eta kudeaketa burutu ostean, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Antolamendu Batzordearen eta espediente honetan inplikatutako erakunde sektorialen onespena jaso zen. Hori horrela izanik, azken osoko bilkuran behin betiko onartu zen aldaketa.

Horrek esan nahi du administrazioaren ikuspegitik jada gainditu dela oztopo garrantzitsuenetako bat gure udalerrian bigarren hezkuntza eta batxilergoa finkatuko dituen proiektu bat gauzatu ahal izateko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eraikin berriaren proiektua idatzi duen taldea kontratatu du, eta hurrengo bileran aurkeztuko zaizkie aurrerapausoak Udalari eta hezkuntza-komunitateari.

Esta entrada fue publicada en Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *