Azaroaren 26an burututako azken osoko bilkuran, eta LVP alderdiaren aldeko bozkekin eta EAJ, EH Bildu eta PSOE alderdien abstentzioarekin, Nafarroa kalearen irisgarritasunaren hobekuntza proiektuari onespena eman zaio. Ondorioz, igogailu bat martxan jartzeaz gain, irisgarritasuna ildo nagusia duen urbanizazioaren hobekuntza lortuko da.
Aipatutako osko bilkura horretan 461.000 euroko aurrekontu aldaketa onartu zen. Horrek kontratazio prozesuari hasiera ematea eta lanak 2020an zehar burutzea ahalbidetuko du.
Proiektua aurretik guneko bizilagunekin adostu zen. Aipatutako proiektu honen bidez gune horren irisgarritasuna hobetuko da, oinarrizko elementu bezala igogailu batek Galizia eta Nafarroa kaleak lotuko dituelarik 14. zenbakian.
Eremuaren berezitasunak eta kotak kontuan hartuta, igogailuak bi geldialdi izango ditu:
* 1. geldialdiak 14. zenbakira eta 8. eta 10. atarietara irisgarritasuna ahalbidetuko du, azken hauetan arrapala batzuek eraikiz eskailerak saihestu ahal izango direlarik.
* 2. geldialdia kale horretako 18. eta 20. zenbakien parean kokatuko da pasabide baten bitartez, horrek 12. eta 16. atariekin lotura ahalbidetuko duelarik.
Lanak bukatzean Etxebarribus zerbitzuaren geraleku bat martxan jarriko da Galizia kaleko oinezkoen pasabidearen ondoan, bertako bizilagunek mugikortasunean eta konektagarritasuenan irabaziko dutelarik.
Akzio hau Gobernu taldearen Legealdi Planean kokatua dago, mugikortasunaren eta irisgarritasunaren hobekuntza esparruan, helburua udalerriko atari guztietara era irisgarrian heltzea delarik.