Ur-jolasak Bekosolon, txorrotak Zintururin, kanpoko igerileku berria eta jolasak Kiroldegiko txapoteo-igerilekuan, uretako aisia-eskaintza dibertsifikatzeko neurriak.

Udako denboraldi hau oso berezia izango da; izan ere, Zintururiko txorrotez gozatzeaz gain, udal kiroldegiko kanpoko igerileku berria probatu ahal izango bait dugu.

Hori ez da izango kiroldegiko eguzki-eremuko berritasun bakarra, kanpoko txapoteo-igerilekua berritu egin baita, haurrentzako ur-jolasak izateko aukera izan dezan.

Eskaintza berri honek instalazio horien erabiltzaile kopurua handitzea ekarriko du bero gehien egiten duen egunetan.

Udako hilabeteetan uretako aisia-eskaintza dibertsifikatze aldera, Bekosolon uretako jolas-eremu berri bat instalatzea proposatzen da, freskatzeko eta udaz gozatzeko 3 aisia-gune egon daitezen.

Esku-hartze horiez gain, eta haurrentzako eskaintza hobetze aldera, ondorengo ekintza hauek planteatzen dira:

  • Kukullagako haur-jolas estalien eremua erabat birmoldatuko dugu, bai barrua eta baita kanpoaldea ere.
  • 10 urtetik gorakoentzako jolas-eremuak instalatuko ditugu.
  • Haurren eskaintza zaintzen jarraituko dugu, familia-kontziliazioa erraztuz, Ludoteken, Udalekuen eta Gabonetako eta Aste Santuko programa berezien bidez.
Esta entrada ha sido publicada en Boletines Informativos · Informazio Buletinak, Proyectos · Proiektuak y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *