Posible dugun Etxebarririk onena.

Talde honetan, gure konfiantza ezarri dugu berriro Loren Olivarengan, maiatzeko Udal-hauteskundeei begira bere hautagaia izateko. Erabaki hori La Voz del Puebloko taldekide guztien artean hartu da, prozesu guztiz demokratiko baten bitartez.

Loren Olivak bere taldekideei eskertu die, Etxebarriko Udalaren buruan egindako 4 kudeaketa eta lan urteen ondoren berarengan ezarritako konfiantza eta LVP osatzen duten taldekide guztiak animatu ditu, “posible dugun Etxebarririk onena lortzeko” lan egiten jarraitzera.

Martxoaren amaieran asanblea bat egingo dugu, Etxebarri hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu duten gainontzeko pertsonak aurkeztu eta hauteskunde prozesuaz informatzeko. Prozesu horrek, hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, 500 sinadura jasotzera derrigortzen du LVP, ezinbesteko baldintza hauteskunde taldea izanagatik, ez alderdi politikoa.

Beste aldetik, herritarren parte-hartzea oinarri, 2015-2019 legealdirako lan-egitaraua osatzeko proposamenen bilketa indartsu bat hasi du. Horretarako, iradokizunak jasotzeko 4.500 diptiko postontziratu ditu, baita 16 proiektuen inkesta bat non auzokoek lehentasunak adieraz ditzaketen.

Gure taldetik, posible dugun Etxebarririk onena lortzeko bidean bat egiten dutenen laguntza, animatzen eta eskertzen dugu.

Esta entrada ha sido publicada en Boletines Informativos · Informazio Buletinak, EtxebarriGaur y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *