Gure taldeak udal dirulaguntzari bi hilabetez uko egitea erabaki du, halaber, taldeko ordezkariek Alkatearen eta Alkateordearen soldata eta gure taldeko zinegotzien esleipena 2 hilabetez %30 jaisteko hartutako erabakia ere txalotzen du. Diru hori udalerriko gizarte-ekimeneko proiektu batera bideratuko du.
Herriaren Ahotsan kezkatuta gaude COVID19aren ondorioengatik eta bizi izaten ari garen egoera honengatik. Edozein laguntza gutxi da eta horregatik, gure taldea, lankidetzan aritu ahal izateko hainbat ekimen baloratzen ari da, egoera honi ahalik eta ondoen eusteko.
Etxebarrirekin dugun konpromiso leialari jarraituz, zentzu guztietan inplikatu behar garela uste dugu, baita ekonomikoan ere. Horregatik, gure taldeak uko egin dio apirilean eta maiatzean dagokion dirulaguntzari.
Gainera, gure zinegotzi-taldearen erabakia txalotzen dugu, dagozkien diru-sarrerak %30 jaistea erabaki baitu.
Horren arabera, gure Alkateak eta Alkateordeak, liberatu bakarrak, haien soldata baino %30 gutxiago kobratuko dute bi hilabete horietan. Bestalde, gainerako zinegotziek ere, dagozkien esleipenaren %30 gutxiago kobratuko dute bi hilabetez.
Erabaki hau eredu izan behar dugula eta gure bizilagunekin erantzunkide izan behar dugula jakin badakigulako hartu dugu.
Murrizketa horiek 11.000 €-ko zenbatekoa ekarriko dute gutxi gorabehera, eta gure herritarren benetako beharrak estaliko dituen gizarte-ekimeneko proiektu batera bideratuko dira. Aste hauetan diru hori zehazki nora bideratuko dugun erabakiko dugu.
Gure taldea edozein ekimenetan laguntzeko prest dago, eta, beraz, lagundu ahal izateko proposamenak helaraz diezazkiguzuen, gure komunikazio-kanalak irekita daude, ohi bezala.