Loren Oliva, hautagaia hurrengo udal-hauteskundeetan.

Loren Oliva izango da LVP-ko hautagaia hurrengo udal-hauteskundeetan; Hauteskunde horiek, gure taldeak, POSIBLE DUGUN ETXEBARRIRIK ONENA lortzeko helburuarekin proposamenak biltzeko prozesuarekin abiatzen ditu.

LVP auzotarren taldeak bere konfiantza ezarri du berriro Loren Olivarengan, maiatzeko Udal-hauteskundeei begira bere hautagaia izateko. Erabaki hori LVPko taldekide guztien artean hartu da, prozesu guztiz demokratiko baten bitartez.

Loren Olivak bere taldekideei eskertu die, Etxebarriko Udalaren buruan egindako 8 kudeaketa eta lan urteen ondoren berarengan ezarritako konfiantza eta LVP osatzen duten taldekide guztiak animatu ditu, “posible dugun Etxebarririk onena lortzeko” lan egiten jarraitzera. “Baliabideak arduraz kudeatu ditugu krisialdi garaian gure bizilagunen beharrei erantzunak emanez eta itxura hobeagoa duen egoera ekonomiko batetan proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko ilusioz eta gai sentitzen naiz, beti ere gure herritarrok horrela erabakiko balute”.

Hurrengo asteetan LVPk asanblea bat egingo du, Etxebarri hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu duten gainontzeko pertsonak aurkeztu eta hauteskunde prozesuaz informatzeko. Prozesu horrek, hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, 500 sinadura jasotzera derrigortzen du LVP, ezinbesteko baldintza hauteskunde taldea izanagatik, ez alderdi politikoa.

LVPk, herritarren parte-hartzea oinarri, 2019-2023 legealdirako lan-egitaraua osatzeko proposamenen bilketa indartsu bat hasi du. Horretarako, iradokizunak jasotzeko 4.500 diptiko postontziratu ditu, baita 12 proiektuen inkesta bat non auzokoek lehentasunak adieraz ditzaketen.

Inkesta www.lvpetxebarri.org blogean egongo da eskuragarri, eta proposamenak hurrengo bideetatik ere bidali daitezke:

  • Posta elektronikoa: info@lvpetxebarri.org
  • WhatsAppa edo zuzenean telefonoz: 665 408 727
  • Sare sozialak: Twitter – @LVPEtxebarri / Facebook – La Voz del Pueblo (LVP) Etxebarri.

Gainera, ideia horiek zuzenean LVPko arduradunekin hitz egin eta partekatzeko aukera eskeintzen da. Auzotarren esanetara egongo dira CIME-n Otsailaren 4ean (astelehena) eta Kultur Etxean 6an (asteazkena), 19:00etatik 20:00etara egun bietan.

LVPtik, posible dugun Etxebarririk onena lortzeko bidean bat egiten dutenen laguntza eskertzen du.

 

Esta entrada ha sido publicada en Boletines Informativos · Informazio Buletinak, Prensa · Prentsa y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *