Langabeziak berriz ere behera egin du Etxebarrin eta %8,9an kokatzen da. 

Jarraian azken 3 urteotan Etxebarrin izandako langabezia datuen grafikoa aurkezten da eta 2019an Bizkaiko batazbestearekin konparazioa.

Ikus daitekeenez, 2019an zehar Etxebarrin langabezia indizea 0,6 puntu jeitsi da, urtarrilean % 9,5 izatetik abenduan %8,9 izatera pasatu da. Bizkaian urtea itxi da %11,7 ko langabeziarekin eta  Euskadiko batazbestekoa  %10,7 koa da.

Inguruko udalerrietan hauek dira 2019ko abenduko langabezia-datuak:

Bilbao           %13,3
Basauri         %13,7
Galdakao        %9,0
Arrigorriaga   %10,5
Ugao             %10,2

Estatuan langabezia %15a baino handiagoa da, baina datu honek erreferentzia gisa ez du balio gure udalerriarentzat.

Egun Etxebarrin langabezi tasa %8,9koa da, biztanleria aktibotik 536 pertsona.

Langabetu kopuru osotik, %43a  25 – 44 urte bitartekoa da, %49a 45 urte baina gehiagokoa da eta soilik %8ak 25 urte baino gutxiago ditu. Genero aldetik, langabetuen %38a gizonezkoa da eta %62a berriz emakumezkoa.

Udalak martxan jarritako neurriak: formazioa eta enplegua

Enplegua Udalaren eskuduntza ez izan arren, irtenbidearen zati bat ba garela uste dugu, gizarteak larritasunez hobetzea eskatzen duten esparru baten inguruan ekimenak proposatuz.

Hori dela-eta, Etxebarriko Udala erabat inplikaturik dago enpleguaren eta formazioaren garapenean, eta ondorioz ildo horretan herritarrei baliabide hauek eskaintzen dizkie:

* Basauri-Etxebarri Behargintza. Basauriko eta Etxebarriko Udalek Sozietate Publiko hau sortu zuten bertako garapen osoa sustatzeko, pertsonen enplegutasuna hobetzeko neurriak eta enpresen sustapena konbinatuz. Hainbat zeregin ditu: enplegurako prospekzio eta informazio-ekintzak garatzea, besteen kontura lan munduan-txertatzen laguntzea, autoenpleguari eta ekintzailetzari babesa, enpresen eraketa, enpresei lehiakortasunaren hobekuntzan zerbitzua ematea, toki-garapenean laguntzeko jarduerak burutzea eta langabetuei zuzendutako 2018ko Formazio planak osatzea.
Era berean, iaz martxan jarri zen lan eta justizia arloko Aholkularitza zerbitzua. Zerbitzu honek lan izaerako gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza errazteko helburua du.

Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroa (CIME). Tokiko berrikuntzaren sustapenean eta babesean gakoa den Udal Zerbitzu hau, lurraldean identifikatutako teknologia-lekune guztietara helduz, sarean lan egitea sustatuz eta ekimen berritzaile bateratuak kudeatuz.

Enplegagarritasunaren hobekuntzari dagokionez, langabetuen kontratazioan eragiten duten 2 akzio burutzen ari dira:

1. Lanbiderekin elkarlanean 5 kontratu zuzen: Udalak Lanbideren laguntzarekin 6 lagun kontratatu ditu 3 proiektu zehatz aurrera eramateko: mantenimendu-brigada ( 2 lagun), administrari 1 artxibo lanetarako, 3 dinamizatzaile udal-plan desberdinak burutzeko (elkarbizitza, merkataritza/enpresa eta ingurumena).

2. Klausula sozialak lan-kontratuetan: enpresak langabezian dauden pertsonak kontratatzera behartzen dituzten klausulak.

Esta entrada fue publicada en Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *