Kukullaga-Barandiran ikastetxean haur jolasak dauden patioren eremua estalia

63. Konpromisoa. Ikastorduetatik kanpo bere erabilgarritasuna errazte aldera, Kukullaga-Barandiran ikastetxean haur jolasak dauden patioren eremua estali.

Kukullaga-Barandiaran Haur Hezkuntza ikastetxeko jolastokiko estalpea martxan dago urriak 7 astelehenetik.

Zenbait erremateren faltan eta bi hilabetez lanetan egon ondoren Kukullaga-Barandiaran Haur Hezkuntzako ikastetxeko jolastokiko estalpeaz disfrutatu daiteke .

Zentro honetako gune estalien hobekuntzarako 2.fasea litzateke hau, izan ere 2016ko irailean ikastetxe hau osatzen duten hiru eraikinen komunikazioa errazten zuen estalpea estreinatu zen (gelak, jantokia eta gimnasioa).

Jarduera honek hobekuntza nabarmena dakarbertan  ikasketak burutzen dituen ikaslesgoarentzat, izan ere 300 m2 ko estalpe berria dute gozatzeko pasa den astelehenetik. Behin betiko zutabeen babesak eta argikuntza instalazioa falta dira, honek guztiak espazio hau eskola ordutegitik kanpo aisialdi-gune izatea ahalbidetuko du.

Jarduera honen kostua 143.148,47 eurokoa izan da (BEZ barne) eta E3D 2008 S.L enpresak burutu du. Obra honen kostu osoa Udalak bere gain hartu du eta  Hezkuntza Sailari diru-laguntza eskaera egingo zaio, berez, halako inbertsioak egitea erakunde honi baitagokio , laguntza hori onartuko balitz gehienez ere %60 ko laguntza jasoko luke Udalak.

Horretaz gain, udako hilabeteetan zehar eraikin osoko gelak eta eraikina margoztu da (hormak, sabaiak, ateak, zokaloak…) Jarduera honen kostua 47.500 eurokoa izan da eta Aplicaciones de Pintura Josean enpresak burutu du.

Esta entrada ha sido publicada en Proyectos · Proiektuak, Realizados · Eginak y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *