KARRANTZAREKIN ELKARTASUNA

Komunikatu honen bidez, Euskadiko Talde Independenteok elkartasuna adierazi nahi diogu KARRANTZAko herriari.

Jasaten ari garen lehortearen ondorioz urik ez dagoenez, urez hornitu ahal izateko aldameneko Kantabria erkidegora jo behar izatea ez da onargarria, baina horrela egin behar izan du Karrantza Zabala independenteek gobernatutzen duen Karrantzako Udalak Bizkaiko gainontzeko bizilagunen EZETZA jaso ondoren.

Bizkaiko Foru Aldundiko arduradun politikoa eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren (BBUP) zuzendaritzan alderdi politiko nagusia den aldetik, larrialdi-egoera honen aurrean 12.000 abelburu eta 2.750 biztanle baino gehiago dituen herri bat bere kasara utzi eta biztanleria horri lankidetza ukatzen dion EAJren jarrera gaitzetsi egin nahi dugu. Ziur gaude elkartasun falta horrek ez dituela gainerako bizkaitarren nahiak islatzen, teorian horiek ordezkatzen baitituzte, eta ez litzatekeela egoera delikatu hori erabili beharko Karrantzako herria BBUPn sartzeko ezartzen ari zaizkion baldintza ONARTEZINAK onartzera behartzeko presio-tresna gisa. Gai hori udalari baino ez dagokio, eta Karrantzako Udalaren jarrera justifikatzen duten arrazoiak badaude (kostu ekonomiko onartezina, eragin negatiboa abeltzaintzetan, etab.). Beraz, Karrantzako herriak planteatuko SOS deialdiaren aurrean desberdintasun politikoak alde batera utzi eta beharra dunerakin elkarlanean guztiak aritu beharko ginatekela uste dugu

Ez da hau lehenengo aldia Euskadiko udaletan ordezkaritza duten Talde Indepenteok EAJ-ren derrigortze-praktika hauek salatzen ditugula, eta azkenekoa izango ez denaren beldur gara.

Euskal Herria herri solidarioa da, eta gure ustez,  ondoko udalerriekin elkartasunik gabeko jarduerarik ez du babesten, udal-ordezkarien siglak alde batera utzita.

Esta entrada fue publicada en Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *