16. Konpromisoa. Galizia kaleko 1-3-5 atarien irisgarritasuna hobetu.
Aldeko botoak: LVP eta PSOE · Abstenzioak: EH Bildu · Kontrakoak: EAJ-PNV
Lanak amaitu ondoren, Galizia kaleko 1., 3. eta 5. atarietarako sarbidea errazten duen arkupea ireki da.
Atari horiek dauden patioa Galizia kalearekin lotzen duen arkupe bat da, eta orain arte atari horietara sartzeko modu bakarra ziren eskaileretara iristeko beste aukera bat da.
Pasabide horrek patiora sartzea errazten die auzotarrei oro har, baina, batez ere, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, haur-kotxeei eta abarri.
Arkupea bera egokitzeaz gain, berriz urbanizatu da harainoko sarbidea, ispilu bat kokatu da ikuspena errazteko, eta argiztapena jarri da arkupean bertan eta sarbidean.
Ekimen hau aurrera eramateko Udalak Galizia kalea eta patioa lotzen dituen lokala erosi zuen eta horren zati bat arkupe hau atontzeko erabili da. Lokalaren gainerakoa, gaur egun, merkatarien elkarteak martxan jarritako «bihotz solidarioak» tapoiak biltzeko proiekturako erabiltzen ari dira.
Ekimen hau etengabeko komunikazioan gauzatu da ukitutako auzo-komunitateekin, eta horiek akordio batera iritsi dira Udalarekin. Akordio horren arabera, udalak ez ditu bere gain hartu beharko atarietako irisgarritasuna hobetzeko obrei dagozkien partaidetza-kostuak.
Esku-hartze hori 2020ko udal-aurrekontuan onartu zen, eta Cormax Empresa Constructora S.L. enpresari esleitu zaio, 23.589,07 €-ko kopuruarekin (BEZa barne). Proiektu hau Legegintzaldiko Planaren barruan dago, irisgarritasuna hobetzeko esparruan eta udalerriko atari guztietara irisgarritasuna errazteko asmo handiko proiektuaren barruan.