16. Konpromisoa. Galizia kaleko 1-3-5 atarien irisgarritasuna hobetu.
Aldeko botoak: LVP eta PSOE · Abstenzioak: EH Bildu · Kontrakoak: EAJ-PNV
Ia bi hilabetez etenda egon dira administrazio-prozedura guztiak, eta, beraz, ezin izan da aurrera egin kontratazio-prozesuan zeuden edo, are gehiago, kontratatuta zeuden proiektuetan.
Behin prozedurak berrabiarazita, ataripeko pasabide bat esleitu da Galizia kaleko 1,3 eta 5 atarietan irisgarritasuna emateko.
Atari horiek dauden patioa Galizia kalearekin lotuko duen pasabidea da, eta erabat irisgarria izango da. Pasabide hori eskaileren alternatiba bat da, gaur egun horiek baitira atari horietara iristeko modu bakarra. Pasabide horrek patiora sartzea erraztuko die auzotarrei oro har, baina, batez ere, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, haur-kotxeei eta abarri.
Ekimen hau aurrera eramateko Udalak Galizia kalea eta patioa lotzen dituen lokala erosi zuen eta horren zati bat arkupe hau atontzeko erabiliko da. Lokalaren gainerakoa, gaur egun, merkatarien elkarteak martxan jarritako «bihotz solidarioak» tapoiak biltzeko proiekturako erabiltzen ari dira.
Ekimen hau etengabeko komunikazioan gauzatu da ukitutako auzo-komunitateekin, eta horiek akordio batera iritsi dira Udalarekin. Akordio horren arabera, udalak ez ditu bere gain hartu beharko atarietako irisgarritasuna hobetzeko obrei dagozkien partaidetza-kostuak.
Esku-hartze hori 2020ko udal-aurrekontuan onartu zen, eta Cormax Empresa Constructora S.L. enpresari esleitu zaio, 23.589,07 €-ko kopuruarekin (BEZa barne). Obren iraupena hilabete batekoa izango da, gutxi gorabehera.
Proiektu hau Legegintzaldiko Planaren barruan dago, irisgarritasuna hobetzeko esparruan eta udalerriko atari guztietara irisgarritasuna errazteko asmo handiko proiektuaren barruan.