eta Etxebarriko plaza zaharra neurri batean berreskuratzen badugu?

Etorkizunari begira, gure herriaren funtsa galdu Gabe… eta Etxebarriko plaza zaharra neurri batean berreskuratzen badugu?

Erdialdeak espazio handiagoa eta erosoagoa merezi duela uste dugu, gure herriaren mailakoa.

Esan beharrik ez dago 60ko eta 70eko hamarkadetako hirigintza-erabakiak ez zirela egokienak izan erdialdeari zegokionez. Aintzinako Udaletxe ederra egun dugunarekin ordezkatzea eta frontoiaren eraberritzea. Baliteke ideia onak izatea, baina, egia esaterako, estekikoki asko hobetu zitezkeenak.

Gure taldeak Hiri Antolamenduko Plan (HAPO) berrirako Udaletxeko zonaldearen erreforma integrala proposatzen du, garai batekoaren antzekoagoa, baina egungo beharretara eta gure herriaren mailara egokitua.

Eraberritze integral bat proposatzen dugu, plaza askoz handiago bat izatea ahalbidetuko lukeena; oinezkoentzako izango denez, seguruagoa eta San Esteban eliza handientsura begira egongo dena, espazio erakargarriago eta erosoago bat sortuz.

Erreforma honek ondorengo jarduketak suposatzen ditu:

  • Proiektu honi ekiteko lehen urratsa CIMEren eraikinean eskaintzen diren zerbitzuak eta Santa Anako maisu-maistren etxeetako etxebizitzak lekuz aldatzea da. CIME eta Arlo Soziokulturala Metacaleko Zentro Soziokultural berrira lekualdatuko lirateke, eta etxebizitzak, berriz, Udalak “Mirador” proiektuan izango dituen berrietara.
  • Zerbitzu horiek lekuz aldatu ondoren, bi eraikin horien eraistearekin hasi ahalko litzateke eta erdialde osoa berrurbanizatu eta oinezkoentzat jartzea, gaur egun dagoen espazioa izugarri handituz.
  • Bekosolorekiko lotura hobetuko litzateke; izan ere, 5. Linearen hiri-integrazioa proposatzen bait da San Esteban etorbideko zubiaren zabaltzearekin. Gai hau ETSri planteatu zaio jadanik.
  • Udaletxearen eraikina eta frontoiaren fatxada berritzeko aukera legoke, erdiguneko espazio berri horren integrazioa osatu ahal izateko.
  • Erreforma honek eztabaida interesgarria ekar lezake etorkizun hurbilean: eta Santa Ana baseliza bere jatorrizko lekura itzultzen badugu?

Ideia hau gogo biziz luzaten dugu, etorkizunari begira, baina gure herriaren funtsa galdu gabe.

Esta entrada ha sido publicada en Boletines Informativos · Informazio Buletinak, Proyectos · Proiektuak y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *