Etxebarriko 462 umek Udalekuekin gozatuko dute

57. Konpromisoa Familia eta lanaren arteko uztartzea errazteko haurreriarentzako eskaintza hobetzeko lanean jarraituko dugu, besteak beste Ludoteka eta Udalekuetako ordutegiak hobetuko ditugularik.

Behin izen-ematea prozesua bukatua eta Etxebarriko 2016ko Udalekuetan izena emaniko ume kopurua aztertuta, Etxebarri Udalak jakinarazten du ume guztiek dutela lekua izena eman duten programetan.

Colonias

Guztira 4 eta 18 urte bitarteko 462 ume izango dira ekainean eta uztailean burutuko diren Udalekuetan parte hartuko dutenak.

Ume hauek guztiak 56 hezitzailek lagunduko dituzte: aisialdiko zuzendariak eta begiraleak, eskaera bereziak dituzten umeen begiraleak barne.

Orotara 150 familiek egin dute hautua aukerakoa den jantoki zerbitzua erabiltzearen alde.

Etxebarriko Udalak diruz lagundutako programa honen kostua 100.000 € baino gehiagokoa da.

Kontuan izan Udalekuak hezkuntza ez formalaren eremuko proiektu sozio-hezitzaileak direla; eta, xedea, aisialdi garaian, jolasen eta jarduera hezitzaileen bidez, baloreetan lan egitea da. Bide batez familiek beraien lan eta familia bizitzak bateratu ditzakete umeen oporrekin.

Esta entrada fue publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta