ESKERRIK ASKO JOSE MANUEL, ONGI ETORRI SILVIA

Silvia Saenz izango da aurrerantzean  Jose Manuel Pereiroren ordez,  Kirol Saileko eta Liburutegietako zinegotzia.

Jose Manuel Pereiro eta Silvia Sáenz

Abenduaren 22an egindako azken osoko bilkuran, Silvia Saenz Kirol eta Liburutegietako zinegotzi berriak hartu zuen kargua. Silviak Jose Manuel Pereiro ordezkatu du, arrazoi pertsonalengatik zinegotzi-aktari uko egitea aurkeztu baitzuen azaroko osoko bilkuran.

Jose Manuel Pereiro Etxebarriko Udaleko korporatiboa izan da La Voz del Pueblo talde independentearen ordezkari 7 legegintzalditan. Ia 28 urte herritarren zerbitzura, hainbat arlotan: kultura, jaiak, kirolak, CIME, enplegua, prestakuntza, liburutegiak…

Alkateak eskerrak eman zituen Jose Manuelek azken urteotan Etxebarritarren zerbitzura egin duen lan eskergagatik, betiere hemen bizi garen pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Silvia Saénz gobernu-taldean sartu da eta Jose Manuelek egiten zituen lanak hartuko ditu bere gain; hemendik aurrera, Kirol Saileko eta Liburutegietako zinegotzia izango da.

Karguaz jabetzeko osoko bilkuran, Silviak bere lankideen babesa jaso zuen, eta Loren Olivak, alkateak, akta onartu izana eskertu zion Silviari, eta gobernu-taldeko gainerako zinegotziek bezala, behar denerako laguntza eskaini zion.

Esta entrada fue publicada en Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *