ARDURAGABEKO OPOSIZIOA: nahita egindako gezurrak eta manipulazioa

Etxebarriko EAJ egiten ari den arduragabeko oposizioari buruzko zenbait gai argitzeko behartuak ikusten gara; izan ere, 2020ko aurrekontuaren onarpenaren inguruan Etxebarriko EAJ nahita ari bait zaie gezurretan etxebarritarrei.

Abenduko Batzar Informatiboan eta osoko bilkuran 2020rako udal aurrekontuak eztabaidatu ziren, eta bertan EAJk hainbat proposamen aurkeztu zituen.

Proposamen horietako batzuk euren bideragarritasun teknikoa zehaztu gabe egiten ziren, beraien kostua aztertu gabe, eta batzuk gainera ez ziren ezta justifikatu ere egiten. Horiek ordaintzeko moduari buruzko planteamendu serio bat ere ez zen egiten: proiektu berri bat proposatzen bada, beste bat kendu beharko da, edo zergen igoera bat proposatu beharko da gastu berri horri aurre egin ahal izateko. Funtsean, «Hori gure arazoa zela» esan ziguten. Edo beste era batean esanda: “Hau Errege magoentzako gure gutuna da, eta orain zuen kontura hori nola egin daitekeen aztertzea”.

Hala ere, proposamenak eztabaidatu eta aztertu egin ziren aurrekontu honetan edo hurrengoetan sartzeko bideragarritasuna bilatze aldera; izan ere, eta gorago esan dugun bezala, diru-sarrerak direnak dira, eta ezin da ezer berririk sartu dagoen zerbait kendu gabe.

Azkenean, gure taldeak proposamenetako 5 onartu zituen, batzuk abian daudelako jadanik (oposizioaren aldetik ezjakintasun handia beraz) edo berez, gure hauteskunde-programan jasota zeudelako (naiz eta beraien programan egon ez, kuriosoa gutxienez hau ere). Santa Ana kaleko igogailua eraikitzearekin ere intsistitu egin behar izan genuen, eurek proiektu hau ere zalantzan jarri bait zuten.

Etxebarriko EAJk bere panfletoan proposamenak «kategorikoki baztertuak» izan zirela esaten du, eta hor dago arazoa. Eskerrak gure taldeak proposatuta Osoko Bilkurak grabatu eta publikoak diren. Hona hemen gure Alkateak gai honen berri ematen duen pasartea.

Nahiko argi geratzen da onartutako proposamenak egon zirela, eta horrek beraz argi uzten du  edo Osoko Bilkuretan ez daudela adi, edo esaten duguna gutxi axola zaiela eta gure taldea desprestigiatu nahian baino ez dabiltzala.

Bideo oso ondorengo estekan ikusi daieke hemen.

EGIN NIK ESANDAKOA, BAINA EZ NIK EGITEN DUDANA

Edonola ere, ez zatekeen ezer gertatuko Etxebarriko EAJk botatako proposamenak benetan baztertuak izan balira, euren alderdiak normalean egiten duen zerbait bait da, Bizkaiko 2020rako aurrekontuen onartze prozesuari begiradatxo bat botatzea besterik ez dago horretaz jabetzeko, El Correo (28.dic.2019):

“EAJk eta PSEk, oposizioaren 600 proposamen atzera bota ondoren, foru kontuak onartu dituzte,”. (https://www.elcorreo.com/bizkaia/bizkaia-aprueba-cuentas-20181227185302-nt.html).

Azkeneko osoko bilkuran aurrekoaren inguruko azalpenak eskatu ziren, eta espero zitekeen bezala agerian geratu zen manipulazioaren intentzionalitatea, ez bait ziren aurkeztu bestelako asmoa antzeman zezaketen argudiorik. Hemen ikusi daiteke.

Baina agian ikaragarriagoa, aurreko ekitaldietako aurrezkiarekin inbertsioak egin ahal izateko aurrekontu aldaketen gaineko zalantzak agertzea izan zen; aldaketa horiek “kudeaketa txar baten” ondorio direla esaten dute, guztiz kontrakoa denean, hori bait da, beste erakundeek ezartzen diguten “gastuaren erregela” hautsi gabe, aurreko ekitaldietako aurrezkiak inbertsioak egin ahal izateko erabili daitekeen bide legal bakarra.

Prozedura hau aspaldidanik erabiltzen da, eta horrek berriro pentsarazten digu, edo ez direla enteratu, edo, benetan, ez direla enteratu nahi egin.

Hartu dezagun adibidez EAJk kudeatzen duen Bilboko Udala, non 2018. Urtean bakarrik 30 Milioi € baino gehiagoko Aurrekontu Aldaketak egin ziren. Behin eta berriro, “Egin nik esandakoa, baina ez nik egiten dudana”

Tamalez, gauzak horrela izaten jarraituko direnaren beldur gara: egi-erdiak, manipulazioak, bete ezinezko eskaerak, Errege Magoei gutunak, kontrastatu gabeko proposamenak… nahiko erraza bait da arduragabeko oposizioa egitea. Gure aldetik, guk gure herria hobetzeko lanetan jarraituko dugu, eta ez dugu utziko gure herritarren errespetuari falta egitea honelako politikeoak erabiliz.

Esta entrada fue publicada en Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *