49. konpromisoa. Kukullaga-Barandiaranen eraikin nagusia eta moduluen arteko ibilbidea estaliko dugu, baita patioaren zati bat estaltzea aztertu ere.
Barandiaraneko Kukullaga Haur Hezkuntzako Ikastetxean estalpea instalatzea legegintzaldi planean jasotako proiektua da eta abenduan onartuta dagoen 2019ko Aurrekontuan jasoa.
Udal Bulego Teknikoak abian jarri du estalpe berria instalatzeko proiektuaren kontratazioa, ondoren esleituko diren lanen aurreko urratsa da hau, izan ere lanak udako hilebeteetan burutuko dira ikasturte berriaren hasieran dena prest egon dadin.
Neurri honen bitartez asmoa da Barandiaran Haur Hezkuntzako ikastetxeko ikaslegoari zuzendutako erabilera libreko espazioak hobetzea. Zentro honetako gune estalien hobekuntzarako 2.fasea litzateke hau, izan ere 2016ko irailean ikastetxe hau osatzen duten hiru eraikinen komunikazioa errazten zuen estalpea estreinatu zen (gelak, jantokia eta gimnasioa).
Ekimen honek Kukullaga Ikastetxea osatzen duten 3 eraikinen jolas zein kirol azpiegiturak borobiltzen ditu, urteotan ikastetxeko zuzendaritzarekin eta ELKAR IGErekin hartutako konpromisoei erantzuna emanez.
Horretaz gain, lan hauek behin bukatuta espazio hau ESPAZIO ESTALIEN proiektuan txertatuko da, izan ere eskolaz kanpoko ordutegian erabiltzeko aukera emango du, udalerrian laugarren jolasgunea ahalbidetuz ( lehendik dauden San Antonio Haur Hezkuntzakoak, Kukullaga parkekoak eta Ametzola parkekoak kontuan harturik). Instalazio estaliak erabiltzea errazten duen proiektu honen baitan frontoia eta Kukullaga Ikastetxeko jolastokiak ere badaude.
Garrantzitusa da gogoan izatea hau INBERTSIOA dela eta honenbestez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokiola honen ardura, interbentzio honen kostua bere gain hartzeari uko egin badio ere. Udalak interbentzio osoaren %60 ko laguntza jaso ahal izango du gehienez ere gai honi dagokion diru-laguntza deialdiaren bitartez.
Aurrekontu osoaren kostua, proiektuaren garapena eta estalpearen instalazioa barne, 175.000 € koa da ( BEZ barne).