Udako denboraldi hau oso berezia izango da; izan ere, Zintururiko txorrotez gozatzeaz gain, udal kiroldegiko kanpoko igerileku berria probatu ahal izango bait dugu.
Hori ez da izango kiroldegiko eguzki-eremuko berritasun bakarra, kanpoko txapoteo-igerilekua berritu egin baita, haurrentzako ur-jolasak izateko aukera izan dezan.
Eskaintza berri honek instalazio horien erabiltzaile kopurua handitzea ekarriko du bero gehien egiten duen egunetan.
Udako hilabeteetan uretako aisia-eskaintza dibertsifikatze aldera, Bekosolon uretako jolas-eremu berri bat instalatzea proposatzen da, freskatzeko eta udaz gozatzeko 3 aisia-gune egon daitezen.
Esku-hartze horiez gain, eta haurrentzako eskaintza hobetze aldera, ondorengo ekintza hauek planteatzen dira:
- Kukullagako haur-jolas estalien eremua erabat birmoldatuko dugu, bai barrua eta baita kanpoaldea ere.
- 10 urtetik gorakoentzako jolas-eremuak instalatuko ditugu.
- Haurren eskaintza zaintzen jarraituko dugu, familia-kontziliazioa erraztuz, Ludoteken, Udalekuen eta Gabonetako eta Aste Santuko programa berezien bidez.