Duela hilabete batzuk gure kidea Loren Olivak zuzendaritza honi eta LVPko batzarrari berriro ere Etxebarriko alkategai ez izatearen erabakia jakinarazi zienean, hausnarketa-aldi bat ireki zen taldean.
LVP talde independentearen proiektuaren jarraipenaren gaineko erabakia zen hartu beharreko lehenengoa; erabaki hau taldeko osoko batzarrean ahobatez babestua izan zen, izan ere, LVP osatzen dugun pertsona oro proiektu hau herriko politikagintzan 90. Urteen hasieran taldea sortu zenean bezain beharrezkoa eta baliagarria izaten jarraitzen duela sinisten bait dugu.
Horregatik, LVPren proiektuaren lidergoa hartu eta taldetik zabaltzen ditugun baloreetan oinarrituta bere aurretikoek izandako ilusio eta gogo berdinekin lan egiten jarraitu zezakeen pertsona aukeratzeko prozesua martxan jarri zen.
Prozesu horren ostean, hurrengo udal hauteskundeetarako LVPk proposatzen duen hautagaia, gaur egun Hirigintza, Euskara, Hezkuntza eta Familia alkateorde den Iker López dela ezagutarazi nahi dugu.
Iker, 49 urte dituen eta herrian 20 urte baino gehiago bizitzen daramatzan etxebarritarra da, herriko gizarte eta bizitza kulturalean integratzen jakin izan duena, bai bera eta baita bere familia ere. Talde honek defendatzen dituen baloreak hasieratik ulertu eta bereganatu dituena, balore horiekin eta taldearekin konprometituz ahalik eta Etxebarri hoberena lortzearen alde lan egiten jarraitzeko.
Hiru nerabeen aita, Telekomunikazio Ingeniaria, euskara eta ingelesa hitz egiten ditu, eta 20 baino gehiago eman ditu telekomunikazioen sektoreko multinazional batean lanean. 2014. Urtean batu zen LVPra eta 8 urte beteko ditu Euskara, Hezkuntza eta Familia zinegotzi izaten.
2022. urte hasieran Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuen alkateorde den Miguel Angel Herrero, sortu berri den Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko lehendakaritza hartzeko Etxebarriko udalean dituen arduretatik %60ean liberatua izan zenean, Hirigintzaren gaineko ardura hartu zuen Ikerrek ere.
Loren joan ondoren, ziur gaude Iker dela izan genezakeen hautagairik onena, eta horregatik LVPren osoko batzarrak aho batez aukeratua izan da. Herritar talde hau osatzen dugun guztiok konfiantza osoa dugu Ikerrengan eta eskerrak eman nahi dizkizugu erronka berri hau onartu izanagatik eta Etxebarri hobe baten alde elkarrekin lanean jarraitzeko gure babesa eta prestutasun osoa helarazi nahi diogu.
Eskerrik asko Iker!!! Zurekin gaude!!