Skate pista, aire libreko gimnasioa, Pump truck eta bizikletentzako Cross Country.

42. Konpromisoa. Prozesu parte-hartzaile baten bitartez Bekosoloko zabaltze-eremua kirol urbanoetara eskainiko dugu: Skate pista, aire zabaleko gimnasioa, bizikleta pistak.

Skate pistaz eta aire libreko gimnasioaz gain, Bekosoloko lurzati-okupazioak Pump Truck zirkuitoa eta bizikletentzako Cross Country zelaia izango du , baita Voley pista eta Hondartzako Eskubaloia.

Esleitu da Bekosoloko lurzati-okupazioaren birmoldaketa lanen azken zatia, honek erabilera libreko espazioa eta aldi berean zuzendua duen gune zabala irekiko du , nerabe eta gaztetxoei zuzendua batik bat, bertan euren aisialdian kirolaz gozatzeko aukera izango dute.

Gogorarazten dugu lurzati hau Eusko Jaurlaritzak etorkizunean eskola publikoari lotutako beharretarako aurreikusita daukala. Momentuz eta kontuan izanik erakunde honen aldetik epe labur/erdira honen beharrik ez dela aurreikusten, ez dago lurzati hau erabiltzeko inolako eragozpenik.

Lurzati honen erabileraren inguruko parte-hartze prozesuaren ondorioz eta definitu ziren akzio hauek burutzeko aurrekontu partida egokia ezarrita, datozen hilabeteotan honako lanak burutuko dira:

 

 

Pump Truck zirkuitoa. Zirkuito itxia da, oztopoekin, kurbekin eta badenekin, bizikletak, skateak edo patinak erabiltzeko oso egokiak. Guztira 900 m2ko azalera beteko du eta adin guztiei eta maila guztiei egokitzen den espazioa da. Ibilbideak 170 mko luzera du eta 30erabiltzaile har ditzake aldi berean.

Cross Country pista. Pista hauek Mountain Bike bizikletentzako diseinatzen dira bereziki, oztopo naturalak edo artifizialak gainditu behar izaten dira. Ibilbideak 500 m inguru dauzka eta guztira adin guztietako 60 eta 100 rider hartzeko gaitasuna dauka.
Voley eta Hondatzako Eskubaloiko pista. Pista honek 600 m2 azalera izango du eta hondartzako voley pista gisa erabiliko da, hondartzako eskubaloirako ere erabili daitekeen arren.
Aurreko guztiari skate pistaren birmoldaketa eta eguneraketa ere gehitu behar zaio, izan ere erabilgarri dago honezkero, horretaz gain lehendik dagoen aire libreko gimnasioa ere erabilgarri dago.

Akzio hauen bitartez erabilera libreko azpiegiturak jarriko dira martxan, herritar guztientzako eta bereziki nerabe eta gaztetxoentzako, guztiak aisialdiari eta bereziki kirolari lotuak.

Skate pistaz gozatu daiteke honezkero

Azken aste hauetan skate pistaren konponketa burutu da , Bekosolo Parkeko partzela-okupazionalean kokatua.

Hauek dira burututako lanak:

1. Minihalf pipe-a konpontzea.
2. Egungo materiala aprobetxatuz aldez aurretik egon diren moduloak birkokatzea..
3. Sarrera metalikoen konponketa, hauen ordez, hormigoizko sarrerak jartzea.
4. Erdiko duna eraikitzea.
5. Quarter-a eraikitzea ( 6 metro radio 2, 1´20 (2 modulo).
6. Skatepark-a margotzea.
7. Slappy-ak jartzea eta kajoia birkokatzea.

Esta entrada ha sido publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak, Vive ETXEBARRI Bizi y etiquetada como , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *