63. INFORMAZIO BULETINA

Eguberri on, eta 2019ak berri onak ekarri ditzala bakarrik!!

2019RA BEGIRA ZERGEN IZOZKETA

Legealgi honek bakarrik urte bi izan dituela dirudi. Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspen txar baten ondorioz 2016 eta 2017an Bizkaiko Udaletxe guztiek tokatzen zitzaigun diruaren parte bat itzuli behar izan bagenuen, badirudi 2018 eta 2019an Udal eta Aldundiek izango ditugun diru sarrerek gora egingo dutela.

Agian, hauteskundeak gertu direla izan daiteke horren arrazoietako bat?

Kontua da, egoera horrekin etxebarritarrei esfortzu handiago bat eskatzearen arrazoia ez dugula ikusten, eta horregatik, 2019rako, gure taldeak, gainontzeko alderdien abstentzioarekin, hurrengo urteko  zergak orokorrean izoztu daitezen lortu duela.

SANTAMARINA KALEKO BERRURBANIZAZIOA

Zegokion parte-hartze eta kontratazioaren ondoren, Santa Marina kaleko urbanizazioa hobetuko duten lanak hasiak dira. Ingurune publikoan, irisgarritasunean eta erosotasunean nabarituko den hobekuntza da hau, aparkaleku berriekin, ezpaloien hobekuntzarekin, argiteriarena eta kale honek kultur etxearekin duen konexioan egindako hobekuntzak bitarteko. Gainera, Andaluzia kaleko etxebizitzen atzean dauden eskailerak berriztatu egingo dira.

KUKULLAGA IKASTETXEAK PATIO ESTALIA DU DAGOENEKO

Nabaria zen Kukullaga ikastetxeko estalpea eskasa zela, eta gainera, euria egiten zuenean patioaren erdia bustitzen zela ia. Zuzendaritzak, guraso elkarteak eta Udalak egindako eskakizunari ezezkoa erantzun zion Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza Saila), hori “luxu” bat zela gutxi gora behera esanez.

Aldiz, guk eraikina egin zenean ondo erantzun eta konpondu zitekeen behar bat zela uste genuen, horrela eskatua izan bait zen gainera. Behar hori egonda, inbertsio hau Udaletxeak hartu behar izan du bere gain; 193.000 €-ko kostua suposatu duena (BEZ-a barne) eta 480 m2 -tan haunditzen duena gune estalia, euria eta hotza sartzen ziren alboetako hormetako babesa ere haundituz.

Koste osoaren %60-a gehienez izango den dirulaguntza eskatuko du Udalak. Hori bai, argi geratu behar zaigu Etxebarritarrok ez dagokigun %40ko kostua gure gain hartzen ari garela, inbertsio hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu beharko bait luke bere gain eta bere osotasunean.

 

EGETIAGA URIBARRI, GUZTION ARTEAN DISEINATUTAKO KALEA

Guztion artean Egetiaga Uribarri kalearen etorkizuna erabakitzeko prozesu parte-hartzaile baten lidergoa bere gain hartu zuen udaletxeko gure taldeak. Inguru horretako bizilagun, merkatari eta ostalarien elkarlana eta parte-hartzeari esker proiektu bat zehaztu da dagoeneko, eta laster, 325.000€ko aurrekontua duten lanen kontratazioari ekingo zaio.

 

LED TEKNOLOGIA ETA INGURUMENAREKIN KONPROMEZUA

Kritikak jaso ditugu derrigorrez bete beharreko europar araudia betetzeagatik, baina ala ere, kritika horiek entzun eta herriko puntu askotan argiteria hobetu egin dugu, eta beharrezkoa den lekuetan ere hobetzen jarraituko dugu, zeren ingurumenarekin adeitsua izateak esfortzuak eskatzen ditu.

Europear Batasunak inposatzen duen argiteriari buruzko araudi berria betetzeak gure herrian argi kutsadura nabarmenki jeistea ekarri du. Honek, Energiaren Euskal Erakundeak (Eusko Jaurlaritza) egindako errekonozimendu bat ekarriko dio gure Udalerriari, “Trantsizio energetikoa” deritzanarekin erakusten duen konpromezuagatik.

Proiektu hau aprobetxatuz, argiteriarekin lotutako hainbat gai hobetu dira gure udalerrian: detektatuak zeuden gune ilunak (harri bidean, enparantzak, Bekosolo parkea…), oinezkoen pasabideetako segurtasuna, Eguberriko argien hobekuntza, udalerrirako sarbideetan, kirol pisten argiterian, petankako pistetan… baina hoberena, ingurumenaren gaineko inpaktuaren txikiagotzea: CO2 isurpenen beherapena, 206,32 Tonetan estimatzen dena, 5.300 zuhaitzen landaketaren baliokide da.

 

Buletin osoa PDF fitxeroan, hemen.

Esta entrada ha sido publicada en Boletines Informativos · Informazio Buletinak y etiquetada como , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *