Azken udalbatzak herritarren iritzia jaso asmoz, web orrian argitaratutako 2020ko zergen eta tasen proposamena onartu zen. LVP eta PSE-PSOE taldeek aldeko bozka eman zuten, eta EAJ-PNV eta EH Bildu alderdiak abstenitu egin ziren.
Honela bada, 2020an zerga hauek bere horretan geldituko dira: OHZ, Ibilgailuen gaineko zerga, eraikuntzen eta obren gaineko zerga, Estolderiagatiko eta zabor bilketagatiko tasa, hilerri-tasa eta TAOkoak.
Tasen inguruko berrikuntza nagusiak hauek dira:
ETXEBARRI-BUS ZERBITZUA
EtxebarriBus zerbitzuaren Gazte Bonoaren adin tartea 26 urteetara (barne) luzatzen da, beste tasetan pertsona gaztea nor den zehazten denaren arabera. Gainera bonua uztailaren 26ra zabaltzeko aukera eskaintzen da.
ARLO SOZIOKULTURALA
Arlo soziokulturalak Kultur, Kirol eta Euskaltegiko jardueren ordenantzetan guraso bakarreko familiei zuzendu beharreko hobaria aldatu egiten du, talde honetakoa izategatik %15arena ezabatuz, eta %33ko edo %55eko hobaria ezarriz errenta estandarizatuaren arabera.
UDAL KIROLDEGIA
Udal Kiroldegiari dagokionez, urte osoko abonuak berrartzen dira (2019an igerilekuen behin-behineko itxieragatik gutxitu egin ziren) eta Kiroldegiaren kontratu berriaren aplikazioagatik eta geldialdien deskontuagatik gutxitu.
Honela bada, etxebarritarrek urteko eta hiru hileko abonua %3,5 gutxiago ordainduko dute, 2019an itxierarik egon ez baldin bazen kontuan hartuz. Kiroldeko beste tarifa guztiak %1,7 eguneratzen dira.
Kiroldegiko hobarietan Berrikuntza batzuk planteiatzen dira:
– Tasa murriztu bat eratzen da aurreko 26 urte arteko gazte erroldatueen abonurako, %20 aurrekoarekiko.
– Hobariak zabaltzen zaizkie kideak langabezian dituzten familiei.
– Eta gainera, dibertsitate funtzionalak dituztenei hobari berezitu bat eratzen zaie. Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei bezala, errenta estandarizatuaren araberako hobariak jasoko dituzte.
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren gutxieneko kuota 12,50 € hilabetean izango da. Hala ere gehieneko ahuleziko kasuetako 10 euroak mantendu egiten dira.
IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK ATERATZEA
Ibilgailuak bide publikotik ateratzearen gaineko tasak eguneratu egiten dira, KPI-a 2005etik aplikatuz, azken eguneraketako urtea.
Erabaki hau hartzeko 2020ko aurrekontuaren lehen proiekzioa kontuan hartu da, egun esku artean dugun informaizioarekin. Aurreikuspenaren arabera, 2019ko aurrekontuarekin alderatua, 2020koa egonkorra eta orekatua izango da, zerbitzuak manteduz eta tartea egonik inbertsio batzuei aurre egiteko.