Miguel Angel Herrero, gure kidea, aho batez aukeratu dute eratu berri den Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko presidente.

Azken urtean zehar, Udaltalde 21 erakundeak egindako lanari jarraipena emateko Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea martxan jartzeko lanean aritu gara. Erakunde horretako kide dira Arakaldo, Arrankudiaga – Zollo, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Orozko, Urduña, Zaratamo, Zeberio eta Etxebarri.

Bide burokratiko luze baten ondoren, 9 udalerrien Alkate eta zinegotzien ordezkariekin, maiatzaren 13an ospatu zen Zaratamoko Kultur Etxean lehenengo Osoko Bilkura; bertan gobernu-organoetako ordezkariak aukeratu ziren: Osoko Bilkura, Gobernu-Batzordea eta Presidentea. Gobernu-batzordean Udalerri guztiak egongo dira ordezkatuak, ordezkari bakarrarekin baina bozka kopuru ezberdinekin udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera (Etxebarrik 3 boto izango ditu). Presidentearen hautaketari dagokionez, gure kidea den Miguel Herrero izan zen aho batez izendatuta hurrengo bi urteetan Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatearen Presidente izateko.

Miguel Angel Herrero Miravalles

Gure kideen lan arduratsua eta kudeaketa gaitasuna gure herritik kanpo nola baloratzen den ikusteak harrotasun handia da gure taldearentzat

Nerbioi – Ibaizabal Mankomunitatea sortzeko garaian, berau justifikatzen duten zenbait arrakasta-faktore hartu izan dira kontuan:

  • Udalerriak elkartzeak sinergia eta kostu ekonomikoen aurrezpena dakartza: eskala ekonomia dela eta, badira elkartzean hobetzen diren hainbat zerbitzu eta kontratazio.
  • Une askotan, udalerri bakar batentzat plantea ezinak diren aukera, laguntza eta proiektuetarako sarbidea errazten du
  • Bakoitzaren unitateen batuketa baina handiagoa den elkarlanerako aukera eskaintzen du: tamaina ezberdineko udaletxeek, jakituria elkar banatzen dute eta askotan antzekoak diren arazoei konponbidea nola eman ere. Ukiezina da balore hau, baina errendimendu handikoa.

Eratu berri den mankomunitatea gorantza doazen lan aurreikuspenak dituen errealitatea da. Udal kudeaketarako tresna egonkor eta baliagarria izateko bokazioa du, eta ez bakarrik jasangarritasunaren esparruan. Horregatik, garatu beharreko arloak eta eskaini beharreko zerbitzuak udalerri bakoitzaren beharren arabera hautatuak eta lehenetsiak izango dira.

Jasangarritasuna eta Inguru giroa, Gizarte Zerbitzuak, Euskara Zerbitzuak, Berdintasuna, Gazteria, Lanbidea edota Turismoaren inguruko zerbitzuak

Epe laburrean, Mankomunitatea Udaltalde 21ek zuen akzio plana garatzen jarraituko du, non esku-hartze nagusienak ondorengoak diren:

  • 2030 Agenda eta GJH-en garapena, Garapen Jasangarrirako Helburuak
  • 2030 Eskola Agenda, ingurugiroarekiko hezkuntza proiektu bezala
  • Aldaketa klimatikoa – Energia arloa.
  • Biodibertsitatearen hobekuntza
  • Hondakinak – ekonomia zirkularra arloa.

UDALEKO hondakinen bilketarako lizitaziorako dedikazio bereziarekin. Zerbitzu honek bere gain hartzen ditu hondakin guztien bilketa; ekonomikoki aurreztea, bizilagunei zerbitzua erraztea eta inguruarekiko emaitza hobetzea dira zerbitzu honen helburuak.

Mankomunitateak aurretik duen erronka ilusionagarria da, eta guztion elkarlana eta indarrak beharko ditu. Udalerrien arteko elkarlan honen aldeko apustu irmo honek gure eskualdea oparoagoa izan dadin eta gure udalerriek bizi-kalitate handiagoa izan dezaten balioko du.

Esta entrada ha sido publicada en Boletines Informativos · Informazio Buletinak, Prensa · Prentsa y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *