EKIMENA: Gure taldeak 3D inprimagailua eta materiala eman dizkio Etxebarriko Berrikuntza Zentroari, COVID19aren aurka borrokatzeko beharrezkoak diren elementuak egiteko, babes maskarak esate baterako.
Herriaren Ahotsa-n COVID19aren ondorioekin eta bizitzen ari garen egoera honekin kezkatuta gaude. Edozein laguntza gutxi da, eta horregatik, gure taldea, egoera hau ahalik eta hoberen jasan ahal izateko hainbat ekimenetan, elkarlanean parte hartzea baloratzen ari da.
Oraingo honetan, oso positiboki baloratu dugu 3D inprimagailuak erabiliz birusaren aurka borroka egin dezaketen elementuak sortzeko gune bat abian jartzeko ideia.
Jakin badakigu helburu hori duen Maker Komunitate bat badagoela Euskadin, eta uste dugu oso interesgarria litzatekeela proiektu horretan modu eraginkorrean parte hartu ahal izatea.
Etxebarriko Berrikuntza Zentroak elkarlanerako lantalde bat osatuko du, eta borroka honetan aktiboki laguntzeko ez ezik, herriaren zerbitzura jartzen den teknologia hau ikasteko eta maneiatzeko benetako aukera ere izango da.
Proiektua Berrikuntza Zentroko lokaletan kokatutako bi inprimagailurekin martxan jarriko da, horietako bat Herriaren Ahotsak emandakoa.
Zehazki, Ender-5 Pro 3D inprimagailu bat eta 8 kg material (PLA filamentua) dohaintzan eman ditugu babes osagai horiek egin ahal izateko. Herriaren Ahotsak dohaintzaren kostuaren %100a bere gain hartzen du.
Gure taldea hainbat ekimenetan parte hartzeko prest dago, horretarako, zuen laguntzeko proposamenak jasotzeko gure komunikazio-bideak irekita ditugu, beti bezala.