LVP aurkeztutako mozioa «lanzaderari» buruz aho batez onartuta

Etxebarriko Udalbatzak, aho batez, LVP Taldeak aurkeztutako mozioa onartu du:

La Voz del Pueblo Talde Independentearen Zuzendaritza Batzordeak, Etxebarriko Udalbatzaren aurrean hurrengoa adierazi nahi du:

Azkeneko asteetan Galdakaoko Udalak prozesu parte-hartzailea eraman du aurrera, Metro geltokiren batekin autobus zerbitzuaren bitarteko loturaren inguruan, Galdakaoko biztanleen iritzia jakin asmoz.

Galdakaoko Udalak antolatutako prozesu horretan 2.831 herritarrek hartu du parte, errolda 23.959 pertsona delarik (2011ko hauteskundeen erroldaren arabera, 18 urtetik gorakoak), beraz parte-hartzea %11,8koa izan da. Ibilbiderik bozkatuena Metro-Etxebarri geltokia – Galdakaoko Ospitalea izan da.

Deigarria da Basauriko loturei dagokienez planteatutako aukera gaur egungoa izan izana, geltokitik 300 metrotara, eta ez Basauriko metro geltokiekin egiazko lotura bat. Logikoki aukera hori bozka gutxien jaso du 193 boto hain zuzen ere.

Galdakaoko lantzadera gure herrira heltzearekiko kontrakotasuna ez da gure auzotarrekiko elkartasun falta, baizik eta Etxebarritarron protesta, zeren hoberena, eraginkorrena eta bidezkoena lantzaderak Basauri helmuga izatea eta Basauriko Udalak autobusei herri horretako edozein metro geltokira heltzea erraztea litzateke. Basauriko Udalaren lankidetza faltak sortu du hain zuzen aipatu lantzadera Etxebarrira ekarri nahi izatea.

Bestalde, urtarrilean Lantzaderaren Inposaketaren Kontrako Etxebarriko Auzo-Plataformak, 4.156 sinadura aurkeztu zituen Foru Aldundiko Herri Lanak eta Garraioak Sailean, lantzaderaren helmuga Metro Etxebarri izatearen kontrakoak. Etxebarriko errolda 8.008 pertsona da (2011ko errolda, 18 urtetik gorakoak), beraz parte-hartzea %51,2koa izan zen.

Sinadura bilketa horretan, aipatu Etxebarriko Plataformak bilera eskatzen zuen Saileko arduradunekin, halere gaur egun erantzunik jaso gabe darraite.

Etxebarriko Udalaren eta Herri Lan eta Garraio Sailburuaren arteko otsailaren 13ko bileran, Sailaren lehentasuna, aurkeztutako lineen berrantolaketa proiektuaren arabera eskaintza prozesua amaitzea eta garraio zerbitzua esleitzea zela adierazi zen. Onartutako proiektuak, hasierako Galdakao-Basauri proposamena alde batera utzi eta Galdakao-Etxebarri lotura planteatzen du A-3932 Linearekin.

Izatekotan, Sailburuak adierazi zuenez, behin esleipen prozesua amaituta eta kontratu berria abian jarrita, onartutako proiektuaren gaineko aldaketak aztertu ahalko ziren.

Bilera horretan, Udalaren aldetik 2013ko azaroaren 5ean eskatutakoa gogorarazi zitzaien, alegia, Etxebarri helmuga duen Ibilbidea hoberena dela azaltzen duen txosten teknikoa, besteak beste Basauri, Bolueta edo Termibus geltokien aukeren aurrean.

Bestalde, gaur gaurkoz Metro Linea 5 proiektua ez dago onartuta ere, zaila da beraz epeak eta “behin-behineko” lantzadera zerbitzu horren iraupena asmatzea, ezta berak dakartzan zehar-kalteen iraupena ere: Kutsadura, zarata, arriskua, zirkulazio handitzea, baliabideen ustiapen eskasa…

Zentzu horretan, leungarritzat har daiteke zerbitzu hori Bizkaibus Linea dela esatea, argi eta garbi lantzadera zerbitzua denean. Estatuko Garraio Legeak zera diola gogorarazi nahi dugu, 5 urtetik gora luza daitekeen behin-behineko garraio zerbitzurik ezin dela abian jarri.

 

Arestian azaldu guztiarengatik, eta erabakiak hartzerako orduan, baliabideen optimizazio eta eraginkortasunean oinarritutako irizpide objektiboak kontuan izango direla ziur izanda, LVP Talde Independenteak Etxebarriko Udalbatzari hurrengo erabakiak hartzea eskatzen dio:

  1. Etxebarriko Udalak, Lantzaderaren Inposaketaren Kontrako Etxebarriko Auzo-Plataformak egindako sinadura bilketa babesten du, Galdakaoko lantzaderaren helmuga Metro-Etxebarri geltokia izatearen kontra, herritarren parte-hartze handiaren ondoren 4.156 sinadura ekarri dituena.
  2. Etxebarriko Udalak, Galdakaoko lantzaderaren helmuga Basauriko Metro geltokiren bat izan daitekeela uste du, merkeagoa, azkarragoa eta bidezkoagoa den planteamendua, kontuan izanda ere Etxebarrik Basauriko lantzadera 5 urtez hartu behar izan zuela. Planteamendu hori bera Foru Aldundiak berak onetsi du birritan:
    1. 2011ko hasieran, Metrok Galdakao-Etxebarri lantzadera abian jarri ondoren, Foru Aldundiak traumatikoki gelditu zuenean, Garraio Zuzendari Orokorraren azaroaren 30eko 1028/2010 zenbakidun erabakiaren arabera.
    2. Eta 2012ko maiatzean, Bizkaiko lineen berrantolaketa aurreproiektuan, egungo Galdakao eta Basauri arteko ibilbidea mantentzen zenean.
  3. Etxebarriko Udalak, Garraio Sailarekin 2013ko urriko bileran eskatu zizkion txosten teknikoak berriz ere eskatzen dizkio:
    1. Linea 3932 ibilbidea bermatzen duen txostena, non, maiztasunak, aurreikusitako erabiltzaile kopuruak, ibilbideak, bidaien iraupena, Metroa hartuko luketen erabiltzaileak eta zerbitzuari dagozkion gainontzeko  datu adierazgarriak aipatzen diren.
    2. Eta Basauri, Bolueta edo Termibuseko aukeren aurrean, 3932 Linearen helmuga Etxebarri izatea onena eta eraginkorrena dela azaltzen duen txosten teknikoa.
  4. Etxebarriko Udalak, Bizkaiko Garraio Partzuergoari hurrengo gaien inguruko informazioa eskatzen dio:
    1. Metro Linea 5 proiektuaren egoera eta planifikazioa.
    2. Eta Metro Linea 5 proiektuan aurreratzeko Sarratuko Geltoki Intermodala abian jarrita bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren inguruko informazioa, Metro Linea 1, 2, 3, 5 eta Euskotrenen arteko loturen gakoa eta Galdakaoko lantzaderaren behin-behineko helmugaren arazoaren konponbidea ekarriko lukeena.

Erabaki horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailburuari helaraztea eskatzen da, Etxebarriko herritarren eta Udalaren eskaera aintzat hartuko duenaren uste osoarekin.

Etxebarrin, 2014ko uztailaren 29an

 

Esta entrada fue publicada en Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *