4. Konpromisoa. Forua Plazako berrurbanizatzeko lanak

4. Konpromisoa. Forua Plazako auzokoekin, eremu hori berrurbanizatzeko hartutako konpromisoa beteko dugu.

Apirilaren 6an, asteazkena, Forua Plaza berriro urbanizatzeko lanak hasi dira.

Plaza Forua.

Esku-hartze honekin plaza berriro urbanizatuko da era oso batean, oinezkoentzat bakarrik bihurtuz eta lorategi eremu garrantzitsu bat bertan kokatuz. Alde batetik, sarbide bat egitea aurreikusten da plazara larrialdiko ibilgailuak, zerbitzuak edo zamalanak burutu ahal izateko; eta, beste aldetik,  zuzenkiko aparkamenduak baterian bihurtzea.

Foruamap

Gainera, argiztapena LED sistemagatik ordezkatuko da, argiztapena gehituz ibaiaren eremuan eta frontoi estalian.

Amezola parkearekin eta Forua kalearekin oinezkoen lotura berrantolatzen eta hobetzen da, oinezkoen mugikortasuna lehenetsiz. Bidearen zirkulazioa noranzko bakarrekoa izango da, sarrera Sabino Aranatik eginez eta irteera, berriz, Forua kaletik.

Bereziki aipagarria da lorategia, azken honek garrantzi handia baitu esku-hartze honetan. Proiektuan herritarrek proposatutako lorategi-proposamena txertatu da.

Lan hauen kostua 144.000 euroko da eta iraupenaren aurreikuspena 3 hilekoa. Beraz, dena aurreikusi bezala ateratzen baldin bada, plazaren berrikuntza eta hobekuntza lanak uztailean amaituko dira.

Esta entrada ha sido publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *