Talde honetan, duela denbora bat herritarron partaidetza sustatzen da (24 urte alajaina!). Horrela, zuei esker, eta gure udaletxeko ordezkariekin, proposatzen eta aurrera eramaten dira ekimen eta jarduera ugari helburu bakar batekin, Etxebarri hobetzen jarraitzea.
Horregatik, datorren 2015 – 2019 legealdiari begira, gure proposamena izango dena lantzen lagundu iezaguzun nahi dugu. Nola?
Zuri entzuteko kulturetxean egongo gara Otsailaren 16an, eta CIMEn Otsailaren 18an, 19:00etatik 21:00etara.
- Berritu egiten gara, orain zure WhatsAppak bidali dezakezu 665 708 727 telefonora.
- Twitter bitartez #Etxebarri2020 HashTag-arekin edo, nahiago baduzu, mezu pribatu bitartez @LVPEtxebarri kontuan.
- Facebook bitartez zure mezuekin La Voz del Pueblo (LVP) Etxebarri horrialdean.
- Posta elektronikoaren bitartez info@lvpetxebarri.org.
- Edo web inkesta hau betetzen.
Proposamen guztiak jasoko dira Otsailaren 27ra arte.
Anima zaitez, parte hartu!