Begiratoki Proiektua

ProyectoMiradorApiril honen amaieran hasiera eman diogu hirigintza proiektu garrantzitsu honi, zeinak San Antonio auzoko goiko aldea hobetuko duen, hurrengo hobekuntzak ekarriaz:

  •  Etxebizitzak: 88 babes ofizialekoak, 32 Udalak tasatutakoak eta 40 salmenta librekoak.
  •  Merkataritza-lokalak eta arkupedun enparantza.
  •  Santa Marina kalean aparkaleku gehiago, zeharka aparkatzera pasatzerakoan.
  •  San Antonio auzoko eremu batzuen hobekuntza: Extremadura, Asturias eta Galizia kaleak.
  •  Aldameneko lursailaren lagapena Udalari (35.000 m2).

2012an zehar zenbait auzokorekin batzarrak izan dira zeintzuei euren etxebizitza zaharra, proiektu honetan eraikiko diren etxebizitza berriekin trukatzeko aukera eskaini zaien. Guztira 12 auzoko dira aipatu trukatze hori balia dezaketenak eta Babes Ofizialeko Etxebizitza bat hartu ahal izango luketenak. Trukean etxebizitza zaharrak kokatuta dauden zorua Udalaren eskuetan geratuko litzateke, parke zein enparantza bihurtu edo etorkizunean babes ofizialeko etxebizitza berriak eraiki ahal izateko.

Begiratoki proiektua prozesu administratibo luzea behar duen epe ertain/luzeko egitasmoa da: Arau Ordezkatzaileen aldaketa eta ingurumen azterketak nagusiki. Gainera Babes Ofizialeko Etxebizitzak epeka eraikitzea da asmoa, ondoren datozen gazteek ere eskuratzeko aukera izan dezaten.

Proiektuaren bilakaeraz informatuko dugu, baina hitzarmenaren sinatzea berez prozesuaren hasiera da.

Esta entrada fue publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *