Adierazpen instituzionala errefuxiatuen abegia.

Atzoko udalbatza ospatu eta gero, argitaratzen dugu ondorengo adierazpen instituzionala. Udaletxeko korporazio guztien adostasunarekin.

«Europako herrialdeetarako migrazio fluxua errealitate geldiezina da azken urteotan, ezberdintasun sozialen, krisi humanitario eta ekonomikoen eta Afrikako, Europako Ekialdeko eta Ekialde Hurbileko gerra gero eta ugariagoen ondorioz.

Drama humanoa da, haien herrietatik ihesi datozen milaka eta milaka pertsonen heriotza eragiten duena. Hala ere, mundua lekuko isila da eta mendebaldeko agintarien ezintasuna eta geldotasuna gero eta nabariagoak dira.

Azken urteotan barne gerrek eta okupazio militarrek exodoak eragin dituzte Sirian, Iraken edo Afganistanen. Azkenaldian, horri beste errealitate bat gaineratu zaio, fanatikoa eta muturrekoa, Ekialde Hurbila ez ezik, Europako herrialdeak ere atentatu eta beldurra hedatzeko ekintzez kolpatu dituena.

Errealitate berri honen irtenbidea konplexua dela jakinda, onartezina da Europar Batasunaren eta haren gobernuetako agintari politikoen isiltasun mingarria. Gatazkek eta giza eskubideen urraketak eragindako migrazio fluxu honi ezin zaio erantzun alanbre hesiez eta jazarpen militarraz, ezta bizirik jarraitzeko ihesi datozenei merkataritza kuotak ezarrita ere.

Antzeko egoeretan, Etxebarrik elkartasun aktiboa erakutsi eta justizia eskatu izan du; horixe egin zuen Balkanetako gerraren garaian eta horixe egiten du, oraindik ere, saharar herriarekin. Elkartasun horrek Etxebarri ezaugarritu du, eta ezaugarritzen du oraindik ere.

Honengatik guztiarengatik, Etxebarriko Udalbatzak, udal talde guztien ahobatezkotasunez (LVP, Bildu, EAJ-PNV eta PSE-PSOE), honako Adierazpen Instituzional hau onartzen du:

  1. Etxebarriko Udalak beste herrialde batzuetako gatazka militarretatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuei bere elkartasuna adierazten die, eta baita era duin eta oso batean merezi eta behar duten abegitasuna emateko prestutasuna agertu ere.
  1. Etxebarriko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin eta EAEko beste erakundeekin lan egingo du egoera honi erantzun oso eta koordinatu bat emateko.
  1. Etxebarriko Udalak EUDEL erakundearen esku jartzen du Elizara sarbidea kaleko etxebizitza bat, abegitasun honen erakunde koordinatzailea den einean.
  1. Etxebarriko Udalak 1.500 € emango dizkio Gurutze Gorriari giza-laguntza funtsatik entitate honekin lankidetzan europar estatuetako mugetan harrapatuta aurkitzen diren errefuxiatuak laguntzeko eta abegi egiteko.
  1. Europar Batasunak erantzukizun garbia du errefuxiatuen exodoa eragin duen Ekialde Hurbilaren desorekatze egoeran. Horregatik, krisi humanitario honi modu aktiboan eta elkartasunez eta justizia humanitarioaz erantzuteko eskatu behar zaie bertako estatu kideetako agintari eta gobernuei. Gerra hauetatik ihes egiten duten edo tragedia hau aprobetxatzen duten mafien biktima diren pertsonei hartzeko beharrezko bitartekoak bidera ditzaten ere eskatu behar zaie.»
Esta entrada ha sido publicada en Posicionamiento · Jarrera y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *