Andaluzia kalean arrapala mekanikoen instalakuntza, gure hauteskunde-proposamenen proiektu handietako bat da. Gainera, ekintza hori Etxebarri 2020 Tokiko Agenda 21ean jasota dago, zeinen lanketan gure herriko auzokide eta elkarte desberdinek parte hartu duten.
San Antonio auzoko ardatz nagusia eraldatuko duen ekintza horrek, adineko pertsona ugari bizi den auzo inguruan, barneko eta zerbitzu desberdinen arteko mugikortasuna hobetzeko helburua du (dendak, ostalaritza, kultur-etxea, erretiratuen egoitza, haurreskola, liburutegia, ikastetxea, institutua…). Bestalde, guztiz koherentea da etorkizuneko Metro Linea 3ko igogailuaren abian jartzearekin, zeinak herriko barne mugikortasuna hobetuko duen.
Orokorrean, Marivi Iturbe eta Extremadura kaleak Santa Marina kalearekin modu erosoan lotuko dituzten 5 arrapala mekaniko jartzea suposatuko du proiektuak. Gainera, Andaluzia kaleko berritze osoa ekarriko du: espaloi berriak, argiztapena, lorategi eremuak, oinezkoentzako pasabideak eta bidearen zabaltzea. Bertan dagoen ur edangarria garraiatzeko hoditeri nagusia aldatzeko ere baliatuko dira lanak.
Ekintza horretarako aurrekontua 1.485.877,20 € da eta iraupena 10 hilabetetakoa. Gure taldeak, arrapalak estaliak izateko eta energia aurrezteko elementuak instalatzeko aukerak baloratzea proposatu du. Gainera, lanak egingo dituen enpresak langabetuak kontratatu beharko ditu.