2019-23 legealdia ebaluatzeko eta ondorengorako lana planteatzeko helburuarekin, LVP-k Ez-ohiko Asanblada ospatu zuen pasa den asteazkenean.
Kontu saneatuak: Erronka berriei aurre egin ahal izateko 2,7 milioi euroko aurrezpen erabilgarria eta 0 euroko zorra.
Gure alkateak, Loren Olivak, legegintzaldiko balantze ekonomikoa eta 4 urte hauetan egindako lanak azaldu zituen. COVID-19aren pandemiak erabat baldintzatutako legegintzaldia, proiektu asko geldiarazi eta ziurgabetasun ekonomikoko egoera berri bat sortu zuena, eta, Ukrainako gerrarekin batera, Udalaren kudeaketan eta ekonomian berriz ere eragina izan duena, familia guztienean bezala.
Hala eta guztiz ere, 2022ko ekitaldia itxi ondoren, kudeaketa arduratsuari esker, Udalak 2,7 milioi euroko aurrezpena eta 0 euroko zorra du, eta horrek erronka berriei aurre egitea ahalbidetuko du.
2019-2023 hauteskunde-programaren % 92eko betetzea.
Lau urte hauetan 7,5 milioi euroko inbertsioak egin dira, aurreko legegintzaldian 5,5 milioi eurokoak ere ez zirenean izan. 2 milioi euro gehiago, hain zuzen ere, lortu ditugun eta inbertsioaren errekor zifretara iristea ahalbidetu duten aparteko diru-laguntzetatik datozenak.
Saioan inbertsio garrantzitsuenak nabarmendu ziren: Santa Marina eta Egetiaga Uribarriko berrurbanizazioak, Galizia eta Nafarroa kaleak lotzen dituen igogailua, Zintururiko birmoldaketa integrala haur-parke estali eta ur-jolas berri baten instalazioarekin, Barandiaraneko patioaren estalki berria, helduentzako kanpoko igerileku berria eta berriki zabaldutako San Antonio 1-13 hiribidearen berrurbanizazioa, besteak beste.
Guztira, eta 2019an aurkeztutako hauteskunde-programari dagokionez, proposamenen ia % 92 gauzatu dira edo prozesuan daude (110 ekintzatik 101).
Gure hautagai den, Iker Lópezek, bestalde, martxan dauden proiektuen berri eman zuen, hala nola laster erabili ahal izango den Santa Anako igogailua, Lezama Legizamongo igogailua, Adinekoentzako egoitzaren eraikitzea, epe laburrean 95 etxebizitza babestuen zozketa ahalbidetuko duen “Mirador” proiektua, Gizarte Zerbitzuetarako lokal berriak eta komisaria berriaren proiektua, Kukullagako txakurgune berria…
Gainera, hurrengo legegintzaldirako zenbait ideia zirriborratu zituen ere, horietako asko gure taldeak abian jarritako prozesu parte-hartzailetik eratorriak eta non 300 pertsonek baino gehiagok parte hartu duten. Besteak beste, uste dugu behar-beharrezkoak direla N-634 errepidea lurperatzeko lanak hastea eta gure herriaren garapen kulturala eta soziala hobetzeko eta bultzatzeko zentro soziokultural bat eraikitzea. Horrez gain, udalerriko kirol- eta aisialdi-eskaintzan inbertsioak egitea, dauden hainbat parke berritzea edo Bekosolo parkean ur-jolasak dituen eremu bat sortzea.
Era berean, Etxebarritarrei beren etxebizitzen eta saltokien irisgarritasun-erreformak errazteko dirulaguntza lerroa sortzeko asmoa aurreratu zuen, bai eta azken hilabeteetan hainbeste handitu den etxeetako energia-gastua arintzen lagunduko duten eguzki-plaken instalazioan aurrera egin ahal izateko beste dirulaguntza lerro baten eraketa ere.
Nolanahi ere, planteatzen diren ekintza guztien atzean, bai inbertsioak, dirulaguntzak edo programa desberdinen aldeko apustuak izan ere, azken helburua eta garrantzitsuena beti Etxebarrin bizi, lan egin eta gozatzen duten pertsonak izango direla azpimarratu nahi izan zuen Ikerrek.
Hautagai zerrenda eta zinaduren bilketa.
Maitzak 28ko hauteskundeetan LVP ordezkatuko duten pertsonak aurkezteko ere aprobetxatu zen Asanbladan. Guzti hori, noski, herritarrek LVP-ren proiektua Etxebarrirentzako beharrezkoa dela uzte badute oraindik ere, alderdi politikoa ez izateagatik, eta soilik hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko 500 zinaduren babesa aurkeztu behar bait dugu lehenengo.
Gure taldeko hautagaien zerrenda oso heterogeneoa da, adin guztietako bizilagunek osatua, formakuntza ezberdinekoak, baina denak gure herria hobetzearen alde lan egiten esperientziadunak. “Bustitzen” diren Etxebarritarrak, ahalik eta Etxebarri hoberena lortzeko konpromezuarekin, baina batez ere, bizi eta maite dugun herri honen alde lan egiten jarraitzeko ilusio eta gogo haundiarekin.
ZERRENDA BERRIA
Iker López Miguel Angel Herrero Maite Katxorro Silvia Saenz Joshua Miravalles Anne Garea Juanlu Collado | Laura Casado Ruth Martinez Iñaki Molina Jose Ordoñez Zuriñe de la Horra Ibon Lizarraga Ion Gainza | Noelia Juez Cristi Lekanda Loren Oliva Ana Isasi Pablo Rodriguez Diego Sanchez “Fitxo” Martinez |
Jakina denez, gure kide den Loren Oliva bigarren maila batera igarotzen da eta gure taldearekin elkarlanean jarraituko du 16 urtez Udalean ordezkari gisa “gure herriaren alde dena ematen” egon ondoren asanbladan bertan aitortu zen bezala. Eskerrik asko Loren!!!