3. LINEA, gure herrira azkenean iritsi den proiektu baten argi-itzalak

16. Metro Linea 3. 2016aren amaieran/2017aren hasieran Metro Linea 3 abian jarriko da eta berarekin batera udalerriko auzo garrantzitsuenak lotuko dituen igogailua.

ARGIAK

Herriko gune garrantzitsu zenbaitek trenbide sarearekin konekzio zuzena izan dezaten ahalbidetzen du, kanpoaldeko komunikazioa hobetzen du eta, gainera, igogailuari esker, auzogune ezberdinak konektatuz barne komunikazioa errazten du.

ITZALAK

Etxebarritarren bizitza kalitatea hobetzen duen proiektu bat dela argi badugu ere, ezin dugu alde batera utzi “publikoaren” kudeaketan egin behar diren hobekuntzak:

  • Hasierako 153 milioiko aurrekontu batetik, 279 milioietara pasatu da. Gainkostu hau Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hartu behar izan dute bere gain. Aurrekontuaren ia bikoitza eta 5 urte baino gehiagoko atzerapenarekin.
  • 279 Milioi euro, baina gure herritik pasatzean sortzen duen zarata, estetika eta segurtasun arazoa konpontzeko eta ETSko Zuzendariak agindu zuen horma ekologiko baten eraikuntzarako beharrezkoak diren 150.000 €-rik ez dago.
  • Igogailuaren txartelaren salneurria. Mota hontako igogailuentzako irizpide bakarra ez dago. Herri batzuetan ordaintzen den bitartean… beste batzuetan, ez. Muturreko egoera da gainera gure herrian duguna, non herritar batzuek ordaindu behar duten, eta beste batzuk ez ordea. Egoera hau konpontzeko lanean jarraituko dugu, nahiz eta konponbide bat jartzeko beharrezkoa litzatekeen inbertsioa onartezina dela esan dioten jadanik arduradunek Udaletxeari.
  • Inaugurazioarekin bueltaka… 3. Linea gure herrira iristen zela ia ahaztu egiten dute. Azken orduan, eta mirariz, benetan guk partehartzea aurreikusita ez zuten inaugurazioan partehartzera gonbidatu zituzten gure ordezkariak. Oso ohikoa den bezala, “dena etxean geratzen da”, eta beste alderdi politikoek gobernatutako Udalenganako inolako erakunde errespeturik ez dago.

Udalak, igogailuaren erdibideko geltokiaren mantenua eta bertaraino doan konekzio bidearen zaintza hartuko ditu bere gain, eta bidean zehar zaintzarako kamarak instalatzeko baimena egon dadin egin beharrekoak egiten ere hasi da.

Esta entrada ha sido publicada en Proyectos · Proiektuak, Realizados · Eginak, Vive ETXEBARRI Bizi y etiquetada como , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *