2021erako zergak eta tasa gehienak izozteko proposamena onartu dute, osoko bilkuran eztabaidatu eta gero.

Aldeko botoak: LVP, EH Bildu eta PSOE · Abstenzioak: EAJ-PNV

  • Zergak eta tasa gehienak izoztuta hirugarren urtez jarraian.
  • Koronavirusak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz hartutako neurria da, etxebarritar guztien mesederako.
  • LVPk, EH Bilduk eta PSOEk proposamenaren alde bozkatu zuten, eta EAJ-PNV abstenitu egin zen.

Urriaren 6an egindako osoko bilkuran, gobernu-taldeak aurkeztutako proposamena onartu zen. Proposamen horretan, 2021erako zergak eta tasa gehienak izoztea jasotzen zen. Ekimen honek LVP, EH Bildu eta PSOEren aldeko botoak eta EAJ-PNVren abstentzioa jaso zituen.

Aldez aurretik web orrian argitaratu zen proposamenaren arabera, izoztuta daude OHZ, ibilgailuen gaineko zerga, eraikuntza eta obren gaineko zerga, jardueren irekiera-tasa, estolderia eta zaborren tasa, hilerriko tasak, EtxebarriBus zerbitzua, ibilgailuen erretiratzea, etab.

Hona hemen tasetako batzuen berritasun nagusiak:

  • TAOren tasak eguneratzea proposatzen da, «desaparkatzea» erraztuz (ibilgailua denbora baino lehen erretiratuz gero dirua itzultzea, betiere aplikazioa erabiltzen bada), egun osoan aparkatzeko aukera emanez (4,40 €) eta aparkalekuaren prezioa goiz edo arratsalde osoan 2 €-tan egokituz.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren gutxieneko kuota hilean 15,00 €-koa izango da, baina 10 €-koa mantenduko da kalteberatasun-kasuetarako.
  • Bestalde, Berrikuntza Zentroaren zerbitzu erreprografikoen eta fotokopien eskaintza zabaldu eta doitzen da.
  • Gizarte eta Kultura Sailek udalekuen prezio-tarteak aldatuko dituzte, datorren udari begira haien eskaintza edo kostua handituko balitz ere.
  • Euskaltegiko autoikaskuntza-tasak HABEren gidalerro berrietara egokitu dira. Gidalerro horietan, ikasteko epeak ezartzen dira, 4-3 hilabetekoak.
  • Futbol zelaiari eta pilotalekuari dagokienez, tasak biribiltzea besterik ez da proposatzen.
  • Udal kiroldegiaren kasuan ere biribilketak aplikatzen dira eta urteko abonamenduak doitzen dira.

Gainera, zenbait aldaketa operatibo eta/edo argibide daude zenbait ordenantzen aplikazioan nahasgarriak izan daitezkeen interpretazioen aurrean:

  • 4. Ordenantza. Ibilgailuen gaineko zerga. Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak ordaintzeko eskaera aurkezteko gehieneko epeari buruzko testua gehitu da.
  • 5. Ordenantza. Zergak eta obrak. Argitu da etxebizitza babestuak eraikitzeko hobaria obra berrietarako dela, ez berrikuntzetarako.
  • 8A Ordenantza. Jabari publikoaren okupazioa – Terrazak eta mahaitxoak. Bide publikoa terraza eta mahaitxoetarako okupatzeagatiko tasak errolda bidez kudeatuko dira, banakako likidazioen ordez, gaur egun egiten den bezala. Horri esker, ordainagiriak helbideratu ahal izango dira, ostalaritza-zerbitzuek eskatutako gaia. Hori dela eta, ordenantza egokitu behar da.
  • 28. ordenantza. EtxebarriBus. Gazte Bonuari buruzko gai operatibo bat da, hileko 2. hamabostalditik aurrera altak eta bajagatiko itzulketak egin ahal izateko.

Erabaki hori hartzeko, kontuan hartu dira egungo egoera larria eta COVID19aren krisiak gizartean oro har izan dezakeen eragin ekonomikoa.

Udalarentzat erronka izango da 2021eko aurrekontua aurrera ateratzea, urte horretarako diru-sarreren beherakada handia aurreikusten baita, baina gobernu-taldeak uste du ez dela presio fiskala handitzeko unea, nahiz eta aurreko bi ekitaldietan zergak izoztuta mantendu.

Esta entrada fue publicada en Posicionamiento · Jarrera, Vive ETXEBARRI Bizi. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *