Talde Independienteen Batzarra Etxebarrin.

Pasa den ostiralean, Urtarrilak 22, Talde Independienteen Batzarra ospatu zen Etxebarrin.

Hauek dira gure herri eta bizilagunentzat interesgarri diren gaiak amankomunean jartzeko erabiltzen ditugun topaguneak. Horretaz gain, eztabaidak eta akordio garrantzitsuetara iristen da eta EUDELen Lur Batzordeetan nahiz Batzorde Orokorrean ditugun ordezkariek izango dituzten irizpideak zehaztu egiten dira ere.

IMG-20160122-mini

Batzarrean 35 herrietako ordezkariek hartu zuten parte, Etxebarri, Muskiz, Laudio, Abadiano, Mungia, Gorliz, Arrigorriaga, Orozko, Barakaldo, Karratza, Zalla, Santurtzi, Abadiño eta Zaratomokoak besteak beste. Oraingoan, Udal finantzaketa edo UDALHITZen 2016rako lan hitzarmena bezalako gai garrantzitsuak landu ziren.

Gai zerrenda osoa ondokoa izan zen:

  • Udal finantzaketa. Itundutako zergetan udalen parte hartzea
  • Bizkaiako Foru Aldundiak katastroaren berriskupenari buruz egindako proposamenaren ondorioz, balio katastralen igoerak eta hauek gure herritarrek ordaintzen duten OHZn izango duten eragina.
  • Asiako liztorra. Udalei helarazten zaie berau kontrolatzeko eskumena.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen zerrendari buruzko dekretuaren garapenaren proposamenaren aurrean talde independienteen jarrera
  • UDALHITZ, 2016 Lan hitzarmena

 

Puntu hauen gainean izandako eztabaida eta bukaerako adostusanaren ostean, eta ia 3 ordutako batzarraren ondoren, 2016ko Martxoaren 4ean Zaratamon izango den hurrengo batzarrerako geratu ginen.

Esta entrada ha sido publicada en Posicionamiento · Jarrera y etiquetada como , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *