Benetan konbentzitu nahi gaituzue zuen ideiak direla? Ez utzi zeure buruari engainatzen

Etxegaurren 2024ko otsaileko azken alean, Etxebarriko EAJ/PNVk iragarki bat txertatu du, eta inoiz ez hobeto deitua, hori baita PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA, letra larriz, etxebarritar guztiei sinestaraziz etorkizun hurbilerako planteatzen diren ideia batzuk «EAJ/PNVri esker» garatuko direla. Bizilagunok, baina nor engainatu nahi dute?

Zorionez, egiarekiko leialak ez diren «frogak» ditugu; izan ere, gure gobernu-taldearen aldetik jaso zuten erantzuna ondorengoa izan zen: planteatzen zituzten 18 proposamenetatik 3 bakarrik zeudela baloratuta (nola da posible «baloratu gabeko» ekintzak aurrekontuan sartzea?); horietatik 10ek gerakinarekin exekutatzea planteatzen zuten, eta azaldu behar izan zitzaien une horretan 2024rako aurrekontu arruntaz hitz egiten zela, eta soberakinarekin zer egitearen erabakia, egonez gero, ezin zela une horretan hartu.

Baina benetan larriena gure gobernu-taldeak aurkeztutako aurrekontu-proiektuan bazeuden ekintzak bereganatzea da. Gure taldeak joan den abenduaren 11n udal webgunean aurkeztutako proposamen adibide gisa balio dezala. Bertan, honako jarduera hauek jasotzen dira:

https://www.etxebarri.eus/es-ES/Tramites/tablonanuncios/ayuntamiento/Paginas/20231211-Presupuesto-2024-consulta-inicial-con-propuesta.aspx

Adineko pertsonei laguntzea, 2 laguntzaile kontratatzea… ekintza horiek gure taldearen proposamenean jasota zeuden.

Gainera, sinestarazi nahi dizute TAOa larunbatetan ezartzea «euri esker» izan dela; baina, «euren proposamena», eurek deitzen dioten bezala, helarazi zigutean, enpresarekin erabakita eta hitz eginda zegoen jadanik, are gehiago, gaur egun indarrean dagoen kontratuak, 2019an sinatutakoak, aukera hori jasotzen zuen jada, baina bertan behera utzi genuen bere aktibazioa 2020an pandemia iritsi zelako.

Badira bestalde zenbait jarduera aspalditik lantzen ari zirenak, hala nola zuhaitzaren eguna, kontratazioan zeudenak, kaleak margotzea (horretarako, gure gobernu-taldeak Lanbideri «Lehentasunezko Arretarako Kolektiboen» proiektua eskatuta zion urritik), Kukullaga inguruan bankuak instalatzea (bidegorriko obrengatik erretiratu ziren bankuak, eta horiek amaitutakoan berriz jartzeke zeuden…)… eta EAJk horiek bereganatu nahi izatea ez zaigu oso etikoa iruditzen, are gehiago ere, zakarra iruditzen zaigu.

Bestalde, parkeak birmoldatzea, Bekosolon ur-jolasak instalatzea eta Lezama Leguizamon kaleko bidearen hondoratzearen konponketa LVPren gure legegintzaldi-planean jasotako ekintzak dira; beraz, etxebarritarrei entzun ondoren gauzatu ditugun proiektuak dira, eta gure konpromisoen parte dira. Primeran iruditzen zaigu EAJ haiekin ados egotea, baina gauza bat da jarduera batean ados egotea, eta beste bat, oso desberdina, horiek aurrera atera direla esatea beraiek proposatu dituztelako.

Kanpainaurrean ote gaude? Mesedez, duintasun pixka bat izan dezagun eta ez gaitezen saiatu gure bizilagunak engainatzen.

Esta entrada ha sido publicada en Posicionamiento · Jarrera, Prensa · Prentsa y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *