Osasun sailak irailaren 10ean, asteartea, udal igerilekuetako barne ontzien gelaren ordezkapen lanei eginiko ikuskapenaren ondorioz, jakinarazten dugu igerilekuak datorren irailaren 13an, ostirala, irekiko direla 10:30ean.
Lanaren planifikazioan zehaztutako data kontuan hartuz, honek 3 egunetako aurrerapena suposatzen du. Azken egunetan igerileku handian eta txikian hainbat proba eta azterketa egin dira, instalatutako sistema berriak neurtu asmoz.
“Ikusten ez diren” lanak dira, baina ezinbestekoak instalazioak martxan jarraitzeko eta energia-aprobetxamenduan dauden lege aldaketetara eta hobekuntzetara egokitzeko.
Hori dela-eta, Sporte2 Europar Proiektuaren baitan dagoen kiroldegi honetan egin diren lanak aprobetxatuz, sistema informatikoak eta teknologikoak instalatu dira. Azken hauei esker optimizazioa eta baliabide energetikoen aprobetxamendu hobeago bat ahalbidetuko da.
Igerilekuetako ontzian ixteari esker ontzi hauetan eta “hondartza” izeneko gunean konponketak burutu dira. Ondorioz, estankotasuna sendotu eta zoladura hobetu da.
Halaber, jakinarazten da uda garaia irailaren 30era arte luzatuko dela eskuragarri dauden 3 igerilekuetako ontziekin. Konkretuki irailaren 13an, 14an eta 15ean ordutegia 10:30etik 20:30era izango da eta irailaren 16tik aurrera ohikoa.
Etxebarriko instalazio osoa irekitzean bazkideak ziren etxebarritarrek sarrera dohainik izan zezaten hartutako akordioa bukatzen da. Bide batez eskerrak eman nahi diogu Galdakaoko Udalari lanek iraun duten udako hilabete hauetan etxebarritarrei beraien instalazioetara sartzeko baimena eta laguntza emateagatik.