Garbiketa zerbitzua

BIDEAK, ESTOLDA-ZULOAK ETA ISURGUNEAK GARBITZEKO ZERBITZUA

“GMSM Medioambiente S.A. – Fomento de Construcciones y Contratas S.A. – Valorización y Tratamiento de Residuos S.A” ABBE-a ( aldi baterako enpresa-elkartea) izango da “Bideak, estolda-zuloak eta isurguneak Garbitzeko Zerbitzua”ren adjudikazioduna Etxebarri udalerrian datozen 8 urteetan.

Zerbitzu berritzailea den hau, urtean 683.472 euroren truke adjudikatu da. Era honetan duela hilabeteak hasi zen prozesua itxi da , aktuazio berriak ,zerbitzu modernoagoa eta hobekuntzak aurreikusten zituen baldintza pleguen lanketa hain zuzen,bi enpresa aurkeztu zirelarik.

limpieza

Hobekuntzetako bat zera da, pleguetan ,ezarritako 5 mailatik 3 mailara pasatzen dela pleguetan, honek esan nahi du udalerria oso osorik astelehenetik ostiralera garbituko dela, hau da, astean 5 egunetan, zonalde batzuk astelehenetik larunbatera eta beste batzuk egunero. Hobekuntza hau honako hauetan ezarriko da:  eskuz erratzatzea, mekanikoki erratzatzea eta baldeoak.

Legizamon Industrialdean kokatutako 250m2 ko eraikina alokatzea proposatzen dute, establezimendu zuzen gisa. Era honetan hutsik geratuko dira orain arte Bekosolo Parkean eta Zintururin erabiltzen zituzten espazioak.

Zerbitzu berria martxan jartzearekin beste hobekuntza bat etorriko da maiatza aldera, neguko bidezaintza eta larraildietako aktuazioak:

• ABBEak elurteei aurre egiteko plan zehatza aurkezten du, giza baliabideen eta materialen deskripzioa eginez, eta zerbitzuaren barne sartuko direnak:

  • Kamioi zisterna kutxilladuna.
  • 4×4 ibilgailua elurra kentzeko palarekin , ABBE aren jabetza dena.
  • Elurra kentzeko kutxilla berria erratza pasatzeko makinaren osagarri gisa.
  • Gatza zabaltzeko makina.
  • Elurra kentzeko makina mekanikoak eta bi eskuz erabiltzekoak , ABBEren jabetza direnak.

Beste baliabide batzuk gehituko genituzke gaur egungoetara, xurgagailu eta erratza motor bidezkoa, hotsgabetze Kitarekin, haizagailu elektrikoak,espaloiak garbitzekoak moto bidezkoa eta hotsgabetze Kitarekin, besteak beste.

Iraunkortasuna eta Hobekuntza etengabea…

Aurkeztutako ekipoen zaraten eraginei eta iraunkortasunari buruz, erratza eta espaloiak gabitzekoa hotsgabetze kitarekin datoz prestatuta eta haizagailu elektrikoak eta inspekzioko ibilgailua Euro 6 da, ekologikoagoa.

Komunikazio plana eta herritarrak kontzientziatzea…

Udaeltxetik beren partea egiten dute, baina Etxebarri garbi eta osasuntsu mantenzea, guztion ardura da.

Enpresak zenbait puntu proposaten ditu komunikazio plana eta herritarrak kontzientziatzeari dagokionez, herritarrak birziklaiaz eta bideen garbiketaz kontzientziatzeko asmoz, paperontzien eta edukiontzien erabilera egokiaz hain zuzen ere.
Helburu berarekin, “FCC-GMSM-VTR” ABBEak zerbiztu berria martxan jarri aurretik zenbait kontzientziazio kanpaina burutuko ditu herritarrei zuzenduak , honen bidez merkatariak inplikatu nahi dira. Era berean, eta planaren helburuak bete asmoz, ETXEGARBI marka sustatuko da eta ingurumen-formazio gela bat irekiko da.

 

 

 

Esta entrada fue publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *