“ANEZKA” EZ DA ETXEBARRIRA ETORRIKO

Komunikabideek egin duten manipulazioa medio eta Aldundiak “anezka”ri buruzko sententziaren gaineko bertsioa triunfalista bada ere, “anezka” ez da Etxebarrira etorriko. Batez ere, sententzia berak dioen bezalaxe, erakunde bien elkarlanarik gabe hori posible EZ delako.

Gainera, egun Boluetako geltokiarekin lotzen duen ibilbidearekin alde guztiak ados daudela dirudi, nahiz eta aukera hori, bere garaian Etxebarriko Udalak proposaturikoa izan eta Aldundiak ezta aztertu ere egin ez zuen arren.

Iragan ostiralean, Uztailak 15, Bizkaiko Foru Aldundiak, Etxebarriko Udalak Bizkaibus A3932 Galdakao-Etxebarri linea geltokiaren kokapenari buruz hartutako erabakiaren kontrako helegitearen sententzia publikoa egin zen.

Epaiak “administrazio publikoak aldibereko eskuduntzen gauzaketan lankidetzan aritzera” behartzen ditu, kasu honetan bezala: Udala hiritar trafikoaren gaineko eskuduntzaren jabea da eta Aldundia, berriz, bidaiarien hiriarteko garraioarena

Epaiak “partzialki onesten du” Aldundiaren helegitea, eta prozesua zubiaren arriskuaz ohartaraztearen unera atzeratzen du, “Bizkaiko Aldundiari jakinaraziz eta entzuna izatearen aukera emanez interes publikoaren zerbitzuan lankidetzaren betebeharra nola beteko duen zehaztu dezan”.  Gai hau hainbat alditan jarri zen mahaian Udalak bere aldetik eskatutako bileretan. Azken hauetan, Aldundiko teknikarien zubiaren inguruko arriskuaz ohartarazi arren, ez zitzaion arreta handia jarri gai honi.

Gainera, epaiak garbi uzten du; alde batetik, seinalea ez zela legez kontrakoa, aipatu zen bezala; eta, beste aldetik Metroa ez dela geltoki intermodala. Bi gai hauek Udalak defendatu zituen.

Gogoratzea komeni da, Etxebarriko Udalak bere herriaren interesak defendatu dituela bere baliabide propioekin, bestelako kosturik izan gabe eta epaiak ez dizkiola inolako kostarik ezarri Udal honi; Baina prozesu honek aldiz bai gainkostua ekarri diela Aldundia eta baita Galdakaoko Udaletxeari ere.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GARRAIO SAILAREKIN BILERA

Sententzia baloratze aldera, uztailaren bukaeran, gure Alkate eta Garraio Aldunaren arteko bilera izan zen. Bilera horretan argi geratu zen alde bietako inork ez zuela errekurtsoa jarriko sententziaren kontra, mahai gainean gaia era egoki batean ixteko prozesua geratuz.

Bileraren ondorioetako bat, “anezka” Etxebarrira etorriko ez dela da. Batetik, eta sententzia eskuan izanda, erakunde bien arteko elkarlanarik gabe hori posible ez delako, eta bestetik, alde guztiak egun duen Boluetako geltokiarekin konektatzen duen  ibilbidearekin ados daudelako. Esan beharra dago, aukera hori bere garaian Udaletxeak proposatua izan zela, baina Aldundiak ez zuen ezta aztertu ere egin.

Etxebarrilo Udalak, egungo Garraio Saileko arduradunen jarrera publikoki eskertu nahi du, konponbideak bilatzeko aurretiko izan duten jarrera eta beren borondate bateratzailea. Era berean, prozesu honetan lan egin duten udal teknikariak ere eskertu nahi ditu, erakunde honen alde eta defentsan egin duten lana eta erakutsitako profesionaltasunagatik.

Alderdien nahiz komunikabideen interesak medio manipulatuak ez izatearren, eta bakoitzak bere ondorio propioak ateratzeko aukera izan dezan, hemen sententzia eskegita uzten dugu.

Honekin, gure herriarentzat ain korapilotsua izan den gatazka itxita geratzen da. Baina argi geratu da gatazka honi esker berriro ere, gure taldearen zeregin bakarra herriko bizilagunen interesak defendatzea dela eta denon aurrean aireratzea gainontzekoen joakera politikoek ez dutela ez justizia ezta egiaz ulertzen, baizik eta botoetaz bakarrik.

Deja un comentario