61. informazio boletina.

2015-2019 LEGEALDIA LANEKO LEHENENGO URTEA

Ekainean egindako kargu jabetzearen ondoren, 2015-2019 legealdirako Udal egituraketa onartu zen. Bertan zehaztu zena, gure taldeak dituen 13 zinegotzietatik soilik 2 jarraituko dutela erabateko dedikazioa izaten, Loren Oliva Alkatea, eta Miguel Angel Herrero Lehen Alkateordea

Gainera, aurreko legealdiarekin aldaratuz, alkatearen soldata %10 jeistea onartu zen. Hau, alkatearen soldataren gaineko bigarren beherapena da, honekin Alkatea Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) 10.000 biztanletik goragoko udalerrientzat proposatzen duen soldata baino %20 gutxiago kobratzera pasatuko da.

Lehenengo Alkateordearen ordainsariak, Osoko bilkuretarako eta Batzar informatiboetarako asistentzia dietak, hala nola udal talde ezberdinen diru laguntzak aldaketarik gabe jarraitzen dute, EUDEL-ek egiten dituen proposamenetatik oso behera denak ere. Bestalde, Informazio Batzorde Bakarra egotea onartua izan zen , zinegotzi guztiek osaturikoa, eta Informazio Batzorde Iraunkor Bakarra izenaz, Ohiko Bilkuren aurretik bilduko dena.

ARRAPALA MEKANIKOAK.

Arrapala Mekanikoak

TALKA GAZTEGUNEA

56. Konpromisua: Doneztebe Etorbideko anbulategi zaharrean gazteentzako eremu berri bat (Gaztegunea) abian jartzearekin gazteriarentzako eskaintza indartuko dugu.

San Esteban Etorbideko Anbulategi zaharreko eraikinean jadanik martxan da TALKA Gaztegune berria.

TALKA Gaztegunea

KUKULLAGA (SAN ANTONIO)-KO HAUR HEZKUNTZA ERAIKINAREN HAUNDIAGOTZEA

48. Konpromisua. Datorren ikasturtetik aurrera 2 lerro oso izango dituen Kukullaga-San Antonion eraikin berria abian jartzeko Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean arituko gara.

Santa Marian kalean dagoen Kukullaga Haur Hezkuntza ikastetxearen handitze eta berrikuntza osoarekin hasi zen ikasturtea. Honela, haur hezkuntzarako 2 lerro oso (8 gela) ditu jadanik ikastetxe honek. Gela berriak, psikomotrizitaterako leku berria, aintzinean frontoia zegoen lekuaren berreskuratzea eta estalitako patioaren zoruaren berritzea

KUKULLAGA (SAN ANTONIO)-KO HAUR HEZKUNTZA ERAIKINA

ETXEBARRIBUS

14. Konpromisua. Bi autobus berrik herri barruko garraio zerbitzua hobetuko dute. Modernoagoak, barruan bizikletak eroatekoak eta informazio pantailekin, isilagoak eta ingurumena gehiago errespetuko dutenak.

Etxebarribus zerbitzuko autobus titularrak, azken belaunaldiko beste birengandik ordezkatuak izan dira azkeneko asteetan. Autobus hauek, seguruagoak, jasangarriagoak eta sartzeko erraztasun gehiago emateaz gain, bizikleta-euskarriak dituzte atzekaldean eta informazio pantailak barruan. Zerbitzu honek ez dio Udalari gainkosturik suposatu, kontratuaren iraupena 5 urtez luzatu egin behar izan bait da bakarrik.

EtxebarriBus

FORUA PLAZA

forua plaza body

Hirix

Herritarrentzako Taula. Herritarrei gailu desberdinen bitartez (mugikorra, EtxebarriBusean eta kaleetan pantaila digitala, mugikorretako appak…) informaziorako sarbide erraza ahalbidetuko dien komunikazio plataforma bat ezarri.

Mugikor aplikazioa eskuragari hemen.


Gehiago ikusteko, egin klik hemen
.

Deja un comentario